Edukira zuzenean joan

Ansareo, Elssie

Mexiko Hiria, 1979

Ansareo, Elssie

Ansareo, Elssie

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Mexiko Hiria, 1979

1979
Mexiko Hirian jaio zen irailaren 24an.

1997
Bilbon finkatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Arte Ederrak ikasteko eta bertan lizentziatu zen 2003an.

2000
Centro de la Imagen de México-k antolatutako El cuerpo como obsesión tailerrean parte hartu zuen. Euskal hiriburuei buruzko Fundación Bilbao Arte Fundazioaren argazki-proiektu artistiko bat egiteko lehiaketan Ohorezko Bigarren Aipamenaz saritu zuten.

2002
Huesca Imagen-ek antolatutako El desnudo naturaleza viva tailerrean parte hartu zuen. Variaciones de piel erakusketa aurkeztu zuen Elgoibar Ongarri Kultur Etxean (Elgoibar, Gipuzkoa).

2003
Beka bati esker Bilbao Arte zentroko gune bat laga zioten artean jarduteko. Arte Plastikoetarako Endesa beka jaso zuen. Vuela Eolo, 2003, argazki-saila aurkeztu zuen Fàbrica de Licors Espai Fotogràficen (Palma Mallorcakoa), eta Mayo, 2003, Espacio Marzanan (Bilbo). Haren lanak Windsor Kulturgintzako Dosmil3 dePRESIÓNeta Espacio Marzanako El paisaje erakusketetan egon ziren ikusgai Bilbon.

2004
«Pensamiento y praxis en el Arte Contemporáneo» doktoretza-ikastaroak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Erakusketak egin zituen Ignacio Aldecoa Kultur Etxean (Gasteiz), Bastero Kulturgunean (Andoain, Gipuzkoa), Galería Artekon (Donostia) eta Zornotzako Kultura Aretoan (Bizkaia).

2005
Aipamen Berezia lortu zuen argazkilarien «Libros Únicos» lehiaketan, Fotoencuentros 05 ean Murtziako Fundación CajaMurciak esleituta. Haren lana Caja Madrideko Obra Socialek antolatutako Generación 2006 proiektuan hautatu zuten. Relatives argazki-sailak Montehermoso Kulturunearen Sormenerako Laguntzak saria jaso zuen (Gasteiz). Síntesis: 15 años de Becas Endesa erakusketan parte hartu zuen Endesaren egoitza nagusian (Madrid).

2006
Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. Argazki-modalitateko ALBIAC saria lortu zuen I Bienal Internacional de Arte Contemporáneo(Almeria). Haren lanak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ertibil Ikus Arteen Erakusketa Ibiltarian izan ziren. Bilboko Espacio Marzanan eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean egin zituen erakusketak.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chacun à son goût
2007ko urriak 17 - 2008ko otsailak 1