Edukira zuzenean joan

Hatoum, Mona

Beirut (Libano), 1952

Hatoum, Mona

Hatoum, Mona

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Beirut, Libano, 1952

1975–79
Byam Shaw School of Art-en ikasi zuen, Londresen.

1979–81
Slade School of Fine Art-en ikasi zuen, Londresen.

1989
Hatoum Argia amaieran (The Light at the End) instalazioa Londresko Showroom-en eta Montrealgo Oboro Gallery-n egon zen ikusgai.

1991
Habanako IV. Bienalean (Kuba) parte hartu zuen.

1994
Parisko Musée National d'Art Moderne, Centre Georges Pompidou-k Mona Hatoum erakusketa aurkeztu zuen.
Hatoumen lana Sense and Sensibility: Women and Minimalism in the Nineties erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en antolatutakoan.

1995
Londresko Tate Gallery-k ematen duen Turner sarirako hautagai izendatu zuten.
Veneziako XLVI Biennale di Venezian eta Istanbulgo Nazioarteko 4. Bienalean parte hartu zuen.
Londresko White Cube-k Mona Hatoum: Socle du Monde aurkeztu zuen.

1996
Viafarini-k, Milanen, Quarters: Mona Hatoum aurkeztu zuen, eta Filadelfiako Fabric Workshop and Museum-ek Mona Hatoum New Work.

1997
Museum of Contemporary Art Chicago-k artistaren lanari eskainitako erakusketa bat aurkeztu zuen, ondoren New Yorkeko Museum of Contemporary Art-en ikusgai egon zena.
Hatoumen lana Sensation: Young British Artists from the Saatchi Collection erakusketan egon zen ikusgai, Londresko Royal Academy of Arts-en antolatutakoan, eta ondoren Berlingo Hamburger Bahnhof-en eta New Yorkeko Brooklyn Museum of Art-en ikusi ahal izan zen.

1998
Kunsthalle Basel-ek eta Oxfordeko Museum of Modern Art-ek artistaren lanaren erakusketak aurkeztu zituzten. Oxforden antolatutako erakusketa Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-en ikusi ahal izan zen ondoren.
São Pauloko XXIV Bienal de São Paulon parte hartu zuen.

1999
Hatoumen lanaren erakusketak antolatu ziren Thierseko (Frantzia) Le Creux de l'Enfer-en eta Turingo Castello di Rivoli-n.

2000
Hatoum lanaren erakusketak leku hauetan aurkeztu ziren: Frac Champagne-Ardenne, Reims (Frantzia); Museum van Hedendaagse Kunst Antwerpen, Anberes; Tate Britain, Londres; fig-1, Londres; eta SITE, Santa Fe.

2001
North Adamseko (Massachusetts) Mass MoCA-k Mona Hatoum: Domestic Disturbance erakusketa aurkeztu zuen, eta Caracasko Sala Mendoza-k Mona Hatoum.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
2011ko apirilak 12 - 2011ko urriak 16
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22