Edukira zuzenean joan

Iglesias, Cristina

Donostia, 1956

Iglesias, Cristina

Iglesias, Cristina

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Donostia, 1956

1956
Azaroan jaio zen Donostian.

1977
Bi urtez marrazketa eta zeramika ikasi zuen Bartzelonan.

1979
Chelsea School of Arten hasi zen eta, bertan, hiru urte eman zituen. Juan Muñoz ezagutu zuen; gero, berarekin ezkondu zen.

1983
La imagen del animal: arte prehistórico erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Caja de Ahorros y Monte Piedaden (Casa del Monte, Palacio de las Alhajas, Madril); hurrengo urtean, Fundació «la Caixa»n ikusi ahal izan zen (Bartzelona).

1984
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Setubalgo Galeria Municipal de Artes Visuais, Casa de Bocage-n (Portugal). Galeria Comicosen erakutsi zituen lanak (Lisboa).

1985
Urrian, Espainiako bere bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galería Juana de Aizpurun (Madril).

1986
XLII Biennale di Veneziako Espainiaren Pabilioian egin zuen erakusketa (Venezia). Bigarren aldiz egin zuen erakusketa Lisboako Galeria Comicosen.

1987
CAPC - Musée d'Art Contemporain de Bordeaux-ek azken hiru urteetako bere eskulturagintzari buruzko erakusketa egin zuen (Bordele, Frantzia). Madrilgo Galería Marga Pazen eta Vienako Galerie Peter Pakesch-en egin zituen eraskuketak.

1988
Kunstverein für die Rheinlande und Westfalen-ek (Düsseldorf) haren obrari buruzko erakusketa garrantzitsu bat egin zuen. Malagako Museo de Bellas Artes-en haren lanari buruzko erakusketa bat egin zuten. Atenasko Jean Bernier galerian eta Ganteko Galerie Joost Declercq-en (Belgika) egon zen erakusgai.

1989
Bere obra Takanawako Museum of Modern Art-eko Spain Art Today erakustaldian egon zen ikusgai (Japonia).

1990
1990 Biennale of Sydneyn parte hartu zuen (Sydney) The Readymade Boomerang: Certain Relations in Twentieth Century Art erakusketan kokatuta. Galleria Locus Solus-en (Genova, Italia), Galeria Comicosen (Lisboa), Galería Marga Pazen (Madril) eta De Appel-en (Amsterdam) egin zituen erakusketak.

1991
Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna). Erakustaldi horretako katalogoan, José Ángel Valente poetari buruzko testu bat sartu zen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Cristina Iglesias
1998ko azaroak 6 - 1999ko otsailak 14
Artea eta espazioa
2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15
Asmamenaren ildoa
2021ko ekainak 11 - 2022ko otsailak 6
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22