Irazu, Pello
Biografía
Andoain, Gipuzkoa, 1963
1963
Urriaren 26an jaio zen Andoainen (Gipuzkoa).
1981
Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa) eta bertan lizentziatu zen eskultura-espezialitatean 1986an.
1982
Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen diru-laguntza jaso zuen.
1983
Gure Artea 1983 sariketan Eskulturako Hirugarren saria eman zioten. Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan egon zen erakusgai (Bilbo).
1984
Gasteizko Arte Plastikoen VI. Bienaleko Eskulturako Lehenengo saria jaso zuen.
1985
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka esleitu zitzaion.
Gure Artea 1985 Eskulturako Hirugarren saria eskuratu zuen.
Bilboko Windsor Kulturgintza galerian erakutsi zituen lanak.
1986
Euskal Herriaz kanpoko bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Galería Fúcares-en (Almagro).
Bere obra Madrilgo Círculo de Bellas Artes-eko Muestra de arte joven erakusketan sartu zuten.
1987
Bizkaiko Artea lehiaketan Lehenengo saria jaso zuen eskultura-modalitatean.
Bere lan bat Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-ko Dinamiques et interrogations erakustaldian jarri zen erakusgai.Una obra para un espacioerakusketan ere hartu zuen parte, Madrilgo Canal de Isabel II-n.
1988
Bakarkako bi erakusketa egin zituen Fundació Joan Miró-n (Bartzelona) eta Galería Soledad Lorenzo-n (Madril).
Kunsthalle Nürnberg-eko IV Internationale Triennale der Zeichnungen parte hartu zuen (Nurenberg) eta saritu egin zuten.
Urte horretan bertan ICARO Espainiako artista gazte nabarmenenari saria eman zioten.Three Spanish Sculptors erakusketan parte hartu zuen, Donald Young Gallery-n, Chicagon.
Parte hartutako erakusketak
- Pello Irazu: Panorama
- 2017ko martxoak 10 - 2017ko ekainak 25