Edukira zuzenean joan

Kelly, Ellsworth

Newburgh (New York), 1923 | Manhattan (New York), 2015

Kelly, Ellsworth

Kelly, Ellsworth

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Newburgh, New York, 1923 | Spencertownen bizi da (New York)

1923 
Maiatzaren 31n jaioa, Newburgen, New Yorken

1944–45 
Ameriketako Estatu Batuetako armadan egon zen II. Mundu Gerran, Frantzian, Ingalaterran eta Alemanian

1946 
Bostongo School of the Museum of Fine Arts-en sartu zen, eta bertan marrazketa eta pintura ikasi zituen. 1948an graduatu zen

1948 
Parisera joan zen eta École des Beaux-Arts-en sartu zen

1949 
Bere lehenengo lan abstraktuak pintatu zituen. John Cage ezagutu zuen

1950 
Bere aurreneko taldeko erakusketa egin zuen Europan, Parisko Galerie des Beaux-Arts-en. Jean Arp, Georges Vantongerloo eta Francis Picabia ezagutu zituen

1951 
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Parisen, Galerie Arnaud-en. Panel anitzez osatutako bere lehenengo lana egin zuen: Colors for a Large Wall. Brancusi ezagutu zuen eta haren estudioa bisitatu zuen

1952 
Joan Miró eta Alberto Giacometti ezagutu zituen

1953 
Marcel Breuer eta Alexander Calder ezagutu zituen

1954 
New Yorkera itzuli zen

1956 
Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen New Yorken, Betty Parsons Gallery-n

1957 
Bere lana Young America 1957 erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en

1958 
Erakusketa bat egin zuen Galerie Maeght-en, Parisen

1959 
Bere lehenengo eskultura-erakusketa egin zuen, New Yorkeko Betty Parsons Gallery-n. Bere lana Sixteen Americans erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA). Jasper Johns eta Frank Stella ezagutu zituen

1963 
Kellyren lehenengo bakarkako erakusketa museo batean, Washington, DCko Gallery of Modern Art-en. Ondoren, erakusketa Bostongo Institute of Contemporary Art-en egon zen ikusgai

1966 
AEBko Pabilioian egon zen bere lana ikusgai, Veneziako 33. Bienalean

1968 
Documenta 4 erakusketan parte hartu zuen, Kasselen

1969 
Mural bat egin zuen UNESCOrako, Parisen

1973 
New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Ondoren, Kaliforniako Pasadena Art Museum-en, Minneapolisko Walker Art Center-en eta Detroit Institute of Arts-en ikusi ahal izan zen

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
2002ko maiatzak 28 - 2002ko irailak 3
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
Serra/Seurat. Marrazkiak
2022ko ekainak 9 - 2022ko irailak 6
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22