Edukira zuzenean joan

Kounellis, Jannis

Pireo (Grezia), 1936 | Erroma, 2017

Kounellis, Jannis

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Pireo, Grezia, 1936

1936
Pireon jaio zen (Grezia).

1956
Erromara lekualdatu zen eta Arte Ederren Akademian sartu zen.

1960
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Galleria la Tartarugako L'alfabeto di Kounellis izenburupean (Erroma).

1963
Bere margolanetan aurkitutako objektuak baliatzen hasi zen. Biennale de San Marinon parte hartu zuen (San Marino, Italia).

1967
Bere obra Germano Celant komisario izandako Arte povera e IM spazio erakusketan egon zen ikusgai Galleria La Bertesca-n (Genova, Italia); Celantek berak asmatu zuen «arte povera» izena. Biennale de Parisen parte hartu zuen (Paris).

1969
Hamaika zaldi bizidunen erakusketa entzutetsua egin zuen Erromako Galleria l'Atticon. Biennale de Parisen parte hartu zuen (Paris).

1970
Bere obra ikusgai egon zen Tokyo Biennialen (Tokio). 1971 Enzo Sperone galerian egon zen erakusgai (Turinen).

1972
New Yorkeko lehenengo bakarkako erakusketa Sonnabend Gallery-n; hurrengo urteetan, bertan egin hainbat zituen erakusketa. Kassel-eko (Alemania) Documenta 5en parte hartu zuen. XXXVI Biennale di Venezian parte hartu zuten (Venezia).

1976
XXXVII Biennale di Venezian parte hartu zuten (Venezia).

1977
Lehenengo aldiz egin zituen erakusketak Atenasen Jean and Karen Bernier Gallery-n. Kunstmuseum Bern-en egon zen erakusgai (Berna), baita Museum Boijmans Van Beuningenen (Rotterdam) ere. Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen.

1978
Städtisches Museum Abteiberg-en erakutsi zituen lanak (Mönchengladbach, Alemania). Primo Pascali saria jaso zuen eta XXXVIII Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

1979
Folkwang Museum-en egin zuen erakusketa (Essen, Alemania).

1980
Erakusketa bat egin zuen Musée d'Art Modern de la Ville de Paris-en (Paris). XXXIX Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22