Edukira zuzenean joan

Laugé, Achille

Arzens (Frantzia), 1861 | Cailhau (Frantzia), 1944

Laugé, Achille

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Achille Laugé probintzietako pintore puntillista bat izan zen, eta neoinpresionistetatik aparte geratzea erabaki zuen. Baserritarren familia dirudun batean jaio zen, eta Tolosa- Okzitaniako Arte Ederren Goi-mailako Eskolan egin zituen ikasketak. 1881ean, Parisera bidaiatu zuen Arte Ederretako Eskolan bere heziketa amaitzeko eta, bertan, Alexandre Cabanel eta Jean Paul Laurens pintoreen ikaslea izan zen. Hantxe, bizi arteko adiskidetasuna ondu zuen ikaskide zituen Aristide Maillol eta Antoine Bourdelle eskultoreekin. Laugék 1886 eta 1888 artean deskubritu zuen Neoinpresionismoa, mugimendu horrek hartutako ospearen ondoren. Hori Georges Seurat-ek jendeaurrean bere artelan nabarmenena, Igande arratsaldea Grande Jatte irlan (Un dimanche après-midi sur l’île de la Grande Jatte, 1884-86, 9. or.) erakutsi ostean gertatu zen, 1886an Artista Independenteen Elkartean.

1888an, Frantzia hegoaldera itzuli zen eta, 1885ean, Cailhau-n kokatu zen, haurtzaroa bertan eman baitzuen. Arte Ederretako Eskolako irakasleek irakatsitako estilo akademikoa zehatz--mehatz jarraitu ordez, Laugék neoinpresionisten lengoaia piktoriko erradikalenaren alderdi batzuk bereganatu zituen. Hala ere, inoiz ez zen heldu Seuraten metodo zientifi kromatiko-luminiko zorrotza bere egitera, nahiz eta bere erretratu, natura hil eta paisaia distiratsuetan kolore bakanetako puntu txikitxoak erabili zituen. Arbola loretan (L’arbre en fleur, 1893, 81. or.) artelanak ukiyo-e japoniar estanpetako gerezi lore finak gogorarazten ditu, eta Laugéren puntillismoaren finezia handiena uzten du agerian. 1896tik aurrera, sarritan gurutzatuta zeuden bere pintzelkadak finagoak eta lausoagoak bilakatu ziren eta, gero, zabalagoak eta pinturaz kargatuagoak izatera pasa ziren, inpresionisten estrategia piktorikoen antzekoagoak.