Lazkano, Jesus Mari
Biografía
Bergara, Gipuzkoa, 1960
Urtarrilaren 10ean jaio zen Bergaran (Gipuzkoa).
Pinturan hasi zen oso gaztetatik. Bere lehenengo koadroa egin zuen bederantzi urterekin aitak egindako asto eta paleta batez.
Ikasketak hasi zituen Arte Ederren Goi Eskolan (Bilbo). Bilbo Handiko arkitekturarekin izandako lehenengo harremana; gero, bere obrara eraman zuen.
Sala Metrònom Barcelonako Tramesa postal eta Parisko Espainiaren Etxearen Espacio poético experimentalerakustaldietan parte hartu zuen.
Arte Eder ikasketetan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa). Artista Berrien Lehiaketako Lehenengo saria eskuratu zuen Donostian.
Bere lehenengo bakarkako erakusketak egin zituen Donostiako Kutxa aretoan eta Bilboko Windsor Kulturgintza galerian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka eskuratu zuen.
Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa), pintura-eskolak ematen hasi zen Arte Ederretako Fakultatean. Lan horretan jardun du gaurdaino. Sala Gran Vía, 21en erakutsi zituen lanak (Bilbo).