Edukira zuzenean joan

Lazkoz, Abigail

Bilbo, 1972

Lazkoz, Abigail

Lazkoz, Abigail

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bilbo, 1972

1972
Abuztuaren 16an jaio zen Bilbon.

1990
Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

1995
Erresuma Batuko Winchester School of Artsen ikasteko Erasmus beka bat eskuratu zuen. Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn pintura espezialitatean.

1996
UPV/EHUko Pintura Saileko doktoretza-ikastaroei ekin zien eta 1998an burutu zituen.

1998
Fan Club Collection 1: Sam Sheppard bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Elorrioko AKA-Arriola Kultur Aretoan (Bizkaia).

1999
Fundación Bilbao Arte Fundazioa zentroan praktika artistikorako gune bat berari lagatzeko beka bat jaso zuen (Bilbo). Mojácar-eko X. Sorkuntza Artistikorako Beka eskuratu zuen (Almeria).

2000
Gazteriaren Erakunde Nazionalak (Injuve) antolatutako XVI Muestra de arte jovenerakusketan parte hartu zuen Madrilen.

2001
Bizkaiko Foru Aldundiak Artegintza Beka eman zion. Ohorezko aipamena eskuratu zuen Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioaren Arte Plastikoen II. Sariketan. Fundación Bilbao Arte Fundazioaren Dibujos de bienvenidaerakustaldia inauguratu zen Bilbon eta, hurrengo urtean, Berlingo ABEL Neue Kunstera eraman zuten.

2002
Marcelino Botín Fundazioaren Arte Plastikoetako beka jaso zuen (Santander). Caja Madrideko Obra Socialek antolatutako Generación 2002 proiektuan parte hartu zuen. Bere lanak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ertibil Ikus Arteen Erakusketa Ibiltarian aukeratuak izen ziren.

2003
Arte Plastikoetarako Endesa beka jaso zuen. Marrazki-bilduma bat argitaratu zuen Todo preocupa a la vez izenburupean. Denklingeneji Werkraum Modula Bucholz-en erakusketa bat egin zuen (Munich) eta interbentzio bat, Humus, Madrileko La Casa Encendidan.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chacun à son goût
2007ko urriak 17 - 2008ko otsailak 1
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22