Edukira zuzenean joan

LeWitt, Sol

Hartford, Connecticut (AEB), 1928 | New York (AEB), 2007

LeWitt, Sol

LeWitt, Sol

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Hartford, Connecticut, 1928 | New York, 2007

1928
Irailaren 9an jaio zen Hartford-en (Connecticut).

1949
Arte Ederren ikasketak amaitu zituen Syracuseko Unibertsitatean (New York).

1951
Ameriketako Estatu Batuetako Armadan jardun zuen Koreako Gerran.

1953
Japonian eta Korean bi urtez jardun ondoren, New Yorken finkatu zen, eta Cartoonsist and Illustrators School-en matrikulatu (gero, School of Visual Arts izena eman zioten).

1955
Diseinatzaile grafiko lanetan aritu zen Leoh Ming Pei arkitektoaren, Musée du Louvreko piramide ospetsuaren egilearen, estudioan.

1960
New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) lanean hasi zen, liburudendan lehenengo eta harreragile gero; bertan, beste artista batzuk ezagutu zituen, adibidez, Dan Flavin, Robert Mangold eta Robert Ryman, baita arte-kritikari Lucy Lippard ere.

1965
New Yorkeko John Daniels Gallery-n, bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen. Bere lehenengo modulu-piezak egin zituen.

1966
Jewish Museum-eko Primary structures erakusketa historikoan parte hartu zuen: «arte minimalista» delakoaren abiapuntu izan zen. Bakarkako erakusketa egin zuen New Yorkeko Dwan Gallery-n.

1967
«Paragraphs on Conceptual Art» testu ezaguna argitaratu zuen Artforumen: arte kontzeptualaren sorrera-agiritzat jo izan da.

1968
Bere lehenengo Wall Drawing lana egin zuen New Yorkeko Paula Cooper Gallery-n Vietnamgo gerraren kontra mobilizatutako ikasle-komiteentzako dirua biltzeko. Kassel-eko (Alemania) Documenta 4n parte hartu zuen.

1969
When Attitudes Become Form erakustaldian egon zen ikusgai Kunsthalle Bern-en (Berna); bertan, Harald Szeeman aritu zen komisario-lanetan. «Sentences on Conceptual Art» argitaratu zuen 0-9n. Lehenengo bakarkako erakusketa Krefeld-eko Haus Lange-ko museo batean (Alemania).

1970
Gemeentemuseum Den Haag-en (Haga) eta Pasadena Art Museum-en (Kalifornia) egon zen erakusgai.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
2000ko urriak 10 - 2001ko apirilak 22
ArkiEskultura
2005ko urriak 28 - 2006ko otsailak 19
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
Artea eta espazioa
2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22