Edukira zuzenean joan

Long, Richard

Bristol (Erresuma Batua), 1945

Long, Richard

Long, Richard

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bristol, Erresuma Batua, 1945

1945
Ekainaren 2an jaio zen Bristole-n (Erresuma Batua).

1962
West of England College of Art-en hasi zen (Bristol, Erresuma Batua); bertan, hiru urtez ikasi zuen.

1966
Saint Martins School of Art-en hasi zen (Londres) eta, bertan, bi urte geroago graduatu zen.

1967
Bere lanean paisaiaren ibilbidearen kontzeptua sartu zuen A Line Made by Walkingartelanaren bidez.

1968
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zen Konrad Fischer galerian (Düsseldorf) eta, haren bidez, Carl Andre eta Joseph Beuys ezagutu zituen.

1969
Haren obra Kunsthalle Bern-en egindako When Attitudes Become Formerakustaldian sartu zen (Berna). Krefeldeko Museum Haus Lange-n (Alemania) eta New York, Paris eta Milango galerietan egin zituen erakusketak.

1970
Barnealderako eskultura egiten hasi zen, material naturalezko labirintoak baliatuz (adibidez, zura, buztina edo harriak). Dwan Gallery-n egin zituen erakusketak (New York). Städtisches Museum-en erakutsi zituen lanak (Mönchengladbach, Alemania).

1971
Whitechapel Art Gallery-n (Londres) eta Museum of Modern Art-en (Oxford) erakutsi zituen lanak: Ingalaterran egindako lehenengo bakarkako erakusketak. Guggenheim International Exhibition, 1971 erakustaldian parte hartu zuen (New York).

1972
New Yorkeko Museum of Modern Arteko (MoMA) Projects Gallery-n erakutsi zituen lanak. Kassel-eko (Alemania) Documenta 5en parte hartu zuen.

1973
Stedelijk Museum-en egin zuen erakusketa (Amsterdam).

1974
Scottish National Gallery of Modern Art-ek (Edinburgh) haren lanaren erakustaldi bat egin zuen.

1975
Anberes-eko Wide White Space-n, Amsterdam-eko Art & Project-en eta Erresuma Batuko Plymouth School of Art-en erakutsi zuen.

1976
Erresuma Batua ordezkatu zuen XXXVII Biennale di Venezian (Venezia).

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
2000ko urriak 10 - 2001ko apirilak 22
Artea eta espazioa
2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22