Edukira zuzenean joan

López, Maider

Donostia, 1975

López, Maider

López, Maider

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Donostia, 1975

1975
Martxoaren 22an jaio zen Donostian.

1993
Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa) eta bertan lizentziatu zen pintura-espezialitatean 1998an.

1997
Mojácar-eko VIII. Sorkuntza Artistikorako Beka eskuratu zuen (Almeria). Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Sala Gallartan (Gallarta, Bizkaia).

1998
Fundación Marcelino Botín Arte Plastikoetako beka jaso zuen (Santander). Gallartako formatu txikiko Pintura saria eskuratu zuen (Bizkaia). Gure Artea 1998 sariketan parte hartu zuen.

1999
Arte Ederren Master bat egin zuen Londresko Chelsea College of Art and Design-en. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. Gipuzkoako Artista Berrien XXXVIII. Lehiaketako Bigarren saria lortu zuen Donostian.

2000
Artelekuk tailer-gune bat laga zion 2003 arte bere sorkuntza-proiektuak egin zitzan. Arkitekturako doktoretza-ikasketak egin zituen UPV/EHUn.

2001
Juan de Otaola eta Perez de Saracho beka eskuratu zuen Basaurin (Bizkaia). DV galerian erakutsi zituen lanak Donostian Maider Lopez: 65 x 90 cm izenburupean. Gazteriaren Erakunde Nazionalak (Injuve) antolatutako XVII Muestra de arte jovenerakustaldian parte hartu zuen Madrilen.

2002
Caja Madrideko Obra Socialek antolatutako Generación 2002 proiektuaren beka eskuratu zuen. Bores & Mallo (Caceres) eta Arizko Dorretxea (Basauri, Bizkaia) galerietan egon zen erakusgai.

2003
Gazteriaren Erakunde Nazionalaren (Injuveren) beka bat eskuratu zuen New Yorkeko Institute Studio and Curatorial Program-en (ISCP) prestakuntza jarrai zezan. Madrilgo La Casa Encendidan eta Max Estrella galerian egon zen eraskugai.

2005
Maider López/Coches izenburupean, Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroan erakutsi zituen bere lanak. LI Biennale di Veneziako Italiaren Pabilioian bere obra jarri zuten erakusgai (Italia).

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chacun à son goût
2007ko urriak 17 - 2008ko otsailak 1
Motion. Autos, Art, Architecture
2022ko apirilak 8 - 2022ko irailak 18