Edukira zuzenean joan

Mendizabal, Asier

Ordizia (Gipuzkoa, España), 1973

Mendizabal, Asier

Mendizabal, Asier

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Ordizia, Gipuzkoa, 1973

1973
Urtarrilaren 29an jaio zen Ordizian (Gipuzkoa).

1991
Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

1995
Erasmus beka bat lortu zuen Londresko Byam Shaw School of Art-en ikasteko.

1996
UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatu zen.

1997
Graduatu Ondoko Diploma eskuratu zuen Londresko Byam Shaw School of Art-en. Gipuzkoako Artista Berrien XXXVII. Lehiaketan parte hartu zuen Donostian.

1998
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. Artelekun egindako Ángel Bados—Txomin Badiola Tailerrean parte hartu zuen Donostian. Egonaldi-beka bat eskuratu zuen De Ateliers artista independenteen institutuan (Amsterdam), eta bertan iraun zuen 2000 arte.

1999
Gipuzkoako Artista Berrien XXXVIII. Lehiaketako Lehenengo saria lortu zuen Donostian.

2000
Gure Artea 2000 sariketan eta Gasteizko Festival de Vídeo Intervenciones TVn parte hartu zuen. Donostiako Arte Ekinbideetan (DAE) egon zen erakusgai No Time for Love izenburupean.

2001
Herbeheretako Kultura Ministerioak FVBKB beka esleitu zion 2003 arte. Bere obra Arte Eder Museoko Gaur, hemen, orain (Bilbo), De Atelierseko Parcours d'incidents (Amsterdam) eta NICCeko Blackout Totale (Anberes) erakusketetan egon zen ikusgai.

2002
Donostiako Kutxa aretoan Goierri konpeti bideoa estreinatu zuen, Iñaki Garmendiarekin batera egindakoa. Taipei Biennalen (Taipei, Taiwan) eta Desartxibo publicación para memoria erakusketan parte hartu zuen, Arteleku berriz irekitzean egindako erakusketa (Donostia).

2003
Bartzelonako T4 galerian erakutsi zituen bere lanak. Bere obra Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíako Cine y casi cine (Madril) eta Centre de Cultura Contemporàniako (CCCB) Després de la noticia (Bartzelona) erakusketetan egon zen ikusgai.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chacun à son goût
2007ko urriak 17 - 2008ko otsailak 1
Artea eta espazioa
2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15