Edukira zuzenean joan

Moraza, Juan Luis

Gasteiz, 1960

Moraza, Juan Luis

Moraza, Juan Luis

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Gasteiz, 1960
 
1960
Ekainaren 22an jaio zen Gasteizen.
 
1978
Tellaetxe parkearen antolamendurako Arkitektura Lehiaketan Bigarren saria jaso zuen (Barakaldo).
 
1979
Comité de Vigilancia Artística (CVA) sortu zuen María Luisa Fernández artistarekin batera; izen hori baliatu zuten arte eta filosofiaren arteko erlazioa aztertzen duen izaera kontzeptualeko lan-sail baterako. Bere lehenengo agerpena hurrengo urtean gertatu zen Espainiaren Etxeko Espacio poético experimental talde erakusketan (Paris).
 
1982
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan CVA deituraz. Arte Ederren Fakultatean graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa).
 
1983
CVArekin batera egin zuen erakusketa Bartzelonako Sala Metrònomen Cicatriu a la matriu izenburupean. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren Fakultatean irakasle hasi zen, eta bertan jardun zuen 1990 arte. Gure Artea 1983 sariketan akzesit bat esleitu zitzaion, eta beste bat Bilboko Hiria Eskultura Lehiaketan. Eusko Jaurlaritzaren arte-ikerketaren beka jaso zuen.
 
1984
CVA desegin zen. Gure Artea 1984 sariketako Eskulturako Bigarren saria eskuratu zuen.
 
1985
Sala Metrònomeko Mitos y delitos erakusketan parte hartu zuen (Bartzelona); gero, Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan izan zen ikusgai.

Parte hartutako erakusketak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22