Edukira zuzenean joan

Muñoz, Juan

Madril, 1953 | Eivissa, 2001

Muñoz, Juan

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Madril, 1953

1953
Ekainaren 17an jaio zen Madrilen.

1970
Londresera joan zen bizitzera.

1976
British Council-en beka bati esker, Londresko Central School of Art and Design-en hasi zen ikasten eta, bertan, grabatu litografikoan espezializatu zen.

1979
British Council-en beka bati esker, Londresko Croydon School of Art-en ikasi zuen. Cristina Iglesias ezagutu zuen; gero, berarekin ezkondu zen.

1981
Comité Conjunto Hispano-Americano-ren Fulbright beka eskuratu zuen, eta New Yorkeko Pratt Institute School of Art and Design-en jarraitu zituen ikasketak. Richard Serra ezagutu zuen.

1982
Torrelodonesera lekualdatu zen. Metal soldatuzko lehenengo eskulturak egin zituen.

1984
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Madrilgo Galería Fernando Vijanden.

1985
Galeria Cómicosen erakutsi (Lisboa) zituen lanak.

1986
Veneziako XLII Biennale di Venezia-ren Apertoan El norte de la tormenta lana erakutsi zuen.

1987
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen museo batean, CAPC - Musée d'Art Contemporain de Bordeaux-en (Bordele); bertan, azken bi urteetako eskulturak erakutsi zituen. Lisson Gallery-n (Londres) eta Galerie Roger Pailhas-en (Marseilla) ere erakutsi zituen lanak.

1988
Haren lanari buruzko hainbat erakusketa egin ziren Atenaseko, Düsseldorf-eko eta Parisko askotariko galeriatan. Lehenengo eskultura egin zuen, eta nano baten giza irudia itxuratu zuen: Dwarf with Three Columns.

1989
Galería Marga Pazen (Madril) egon zen erakusgai Paul Robbrecht arkitektoarekin batera egindako proiektuan: A Room for a Doctor of Pain. Brontzezko lehenengo eskulturak egin zituen.

1990
Chicagoko Unibertsitatea-ren Renaissance Society-n eta Bristol-eko (Erresuma Batua) Arnolfini Gallery-n erakutsi zituen lanak. Haren lana Possible worldserakusketan egon zen ikusgai Londresko Institute of Contemporary Art-en eta Serpentine Gallery-n.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Juan Muñoz. Atzera begirakoa
2008ko maiatzak 27 - 2008ko urriak 5
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22