Edukira zuzenean joan

Navarro, Miquel

Mislata (Valentzia), 1945

Navarro, Miquel

Navarro, Miquel

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Mislata, Valentzia, 1945

1945
Irailaren 29an jaio zen Mislatan (Valentzia).

1964–68
Pintore-lanetan hasi zen, bereziki paper gainean.

1968
Nuestro yo talde-erakusketan parte hartu zuen Círculo Universitario de Valencian. Arte Ederretako ikasketak utzi zituen Valentziako San Carlos Arte Ederren Goi Eskolan.

1972
Batez ere eskulturan jarduten hasi zen. Oviedoko Galería Tassilin lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen.

1973
La ciutat 1973–1974 egin zuen, bere lehen hiria. Valentziako Galería Val i 30en egin zuen erakusketa.

1974
La ciutat lehenengo eskultura-erakusketa egin zuen Valentziako Arkitektoen Elkargoan. Pintura utzi zuen eta eskulturari heldu zion esklusiban.

1975
La ciutat-en instalazio bat erakutsi zuen Madrilgo Galería Buadesen.

1977
Sevillako Galería Juana de Aizpurun erakutsi zituen bere lanak.

1978
Pirámide 1978–1979 egin zuen. Katalanische Funts des 20. Jahrhunderts talde-erakusketan parte hartu zuen Berlingo Staatliche Kunsthalle-n

1980
Haren lana Images from Spain erakusketan egon zen ikusgai New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en; gero, erakusketa AEBko beste guneetan izan zen.

1981
Medellíngo (Kolonbia) iv Bienal de Coltejer-en parte hartu zuen.

1982
Esculturas, acuarelas, dibujos 1972–1982 deitutako hainbat eskultura-instalazio aurkeztu zituen, marrazki eta akuarelekin batera, Madrilgo Galería Fernando Vijanten. Parisko Xiie Biennale de Paris-en parte hartu zuen.

1984
La ciutat 1984–1985 egin zuen. Font pública egin zuen: Júcar ibaitik Valentziara ura ekarri izana omentzen zuen 23 metroko iturria.

1986
Kultura Ministerioak esleitutako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Veneziako xlii Biennale di Venezia-n parte hartu zuen Espainiaren pabilioian, Ferrán García Sevillarekin, José María Siciliarekin eta Cristina Iglesiasekin batera. Iturri publiko bat egin zuen Turisen (Valentzia).

1987
Valentziako Diputazioak esleitutako Alfons Roig saria jaso zuen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

ArkiEskultura
2005ko urriak 28 - 2006ko otsailak 19
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11