Okariz, Itziar
Biografía
Donostia, 1965
1965
Apirilaren 21ean jaio zen Donostian.
1985
Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta, bertan, 1990an lizentziatu zen Eskultura eta pintura espezialitatean.
1991
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Sorkuntzarako laguntza eskuratu zuen.
1992
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Beka eskuratu zuen. Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa-n (Donostia) hirugarren saria eskuratu zuen.
1994
Haren lana Capellaren (Bartzelona) Travessies Liminars eta Centre d'Art Santa Mònicaren (Bartzelona) Anys 90. Distància zero erakusketetan egon zen ikusgai.
1995
Lehenengo saria eskuratu zuen Gure Artea 1995en grabatuen modalitatean. Rekalde Aretoko (Bilbo) 2. Eremuan erakutsi zituen lanak. Elxeko Museo de Arte Contemporáneoren Territorios indefinidos erakusketan eta Galería Cruceren (Madril) Otros mundos posibles erakusketan parte hartu zuen.
1996
Galería Espai Lucasen (Valentzia) eta Galería Antonio de Barnolan (Bartzelona) egin zituen erakusketak. Érase una vez del minimal al cabaret; 70'–90': Programa de vídeos realizados por mujeres 70'–90' erakusketan parte hartu zuen, Madrilgo Museo Centro de Arte Reina Sofían eta Sevillako Museo Andaluz de Arte Contemporáneon erakusgai jarritakoan.
1998
Jesús Segurarekin batera, Cicle: El Jo Divers-en parte hartu zuen Sala Montcadan (Fundació «la Caixa», Bartzelona). New Yorkeko White Box galerietan egon zen ikusgai haren lana Open salvo deitutako talde erakusketan, baita Sideshow-en ere «Siesta over» video program izenburupean.
1999
Sweetest inauguratu zuen Jareño Kultur Etxean (Donostia). Haren lana Kunstraum Innsbruck-en (Austria) El punto ciego. Spanische Kunst der 90er erakusketan eta Fundación Bilbao Arte Fundazioaren (Bilbo) Trans Sexual Express erakusketan egon zen ikusgai; bigarrena, gero, Gijónera, A Coruñara eta Budapestera eraman zuten. Skin Dive. Kyoto Arts Festival-en (Japonia) eta Verbindingen Jonctions. Cinema and Video Festival-en (Brusela) parte hartu zuen.
Parte hartutako erakusketak
- Chacun à son goût
- 2007ko urriak 17 - 2008ko otsailak 1