Edukira zuzenean joan

Ortiz, Aitor

Bilbo, 1971

Ortiz, Aitor

Ortiz, Aitor

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bilbo, 1971 | Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du

1971
Azaroaren 3an jaio zen Bilbon.

1994
La ría del Nervión: Bilbao Metropolitano argitaratu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bati esker egindako proiektua.

1995
Guggenheim Bilbao Museoak aukeratu zuen Frank Gehry-ren eraikinaren eraikuntza lanak argazkiz dokumentatzeko.

1996
Lehenengo saria eskuratu zuen II Concurso Internacional Ciudad de Oviedon.

1997
Banco Central Hispanoren X. «Imagínate Euskadi» argazki-lehiaketan lehenengo saria irabazi zuen. Caosmos argitaratu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bati esker egindako proiektua.

1998
Hezkuntza eta Kultura Ministerio izandakoak (MEAC) antolatutako XIV Muestra de Arte Jovenen parte hartu zuen.

1999
Madrilgo Udalak antolatutako «Villa de Madrid» argazki-lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen. Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian (Gasteiz) eta Bilboko Juan Manuel Lumbreras galerian egin zuen erakusketa.

2000
Ohorezko aipamena jaso zuen Caja Madrideko Obra Socialek esleitutako Generación 2000 argazkilaritza sarian. Errebelazio argazkilariaren aipamen berezia lortu zuen PhotoEspaña'00 lehiaketan. Destructuras izenburupean, Max Estrella galerian (Madril) erakutsi zituen lanak.

2001
Ohorezko sari handia eskuratu zuen XXI Alexandria Biennale of Arts-en (Alexandria, Egipto). Von Lintel & Nusser (Munich), Antonia Puyó (Zaragoza), Gianni Giacobbi (Palma Mallorcakoa) eta Stefan Röpke (Kolonia) galerietan egon zen erakusgai.

2002
VIII. Premio ABC de Pintura y Fotografía para Jóvenes Creadores saria irabazi zuen. Bilboko Rekalde Aretoan eta Bartzelonako Senda galerian egin zituen erakusketak. Haren lana Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Sala Millaresen (Madril) La subversión de la realidad erakusketan egon zen ikusgai; gero, Beijingera, Heikendorf-era, Gijónera, Bogotara, Santanderrera eta Gasteizera eraman zuten.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chacun à son goût
2007ko urriak 17 - 2008ko otsailak 1