Edukira zuzenean joan

Palazuelo, Pablo

Madril, 1915 | Madril, 2007

Palazuelo, Pablo

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Madril, 1916 | Madrid, 2007

1916
Urriaren 6an jaio zen Madrilen.

1934–36
Ingalaterrara joan zen Oxfordeko School of Arts and Crafts eskolan ikastera.

1936
Espainiara itzuli zen.

1948
Gobernu frantsesaren beka bat jaso zuen eta Parisen geratu zen bizitzen. Eduardo Chillida ezagutu zuen.

1949
Parisko I Salon de Mai-n parte hartu zuen. Lehen aldiz, pintura abstraktu bat aurkeztu zuen.

1950
Parisko II Salon de Mai-n parte hartu zuen.

1951
Villaines-sous-Bois-en finkatu zen, Parisen iparraldean.

1952
Kandinsky saria jaso zuen. Zuricheko Kunsthaus Zürich museoaren Painters of Today in Paris erakusketan eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en Younger European Painters erakusketan hartu zuen parte.

1954
Haren lana Bernako Kunsthalle Bern-en Tendences actuelles de l'ecole de Paris erakusketan egon zen ikusgai.

1955
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Parisko Galerie Maeght-en; hurrengo urteetan, sarritan erakutsi zituen lanak galeria horretan. Carnegie Museum of Art-en (Pittsburgh, Pennsylvania) Carnegie International-en parte hartu zuen.

1958
Carnegie Museum of Art-ek (Pittsburgh, Pennsylvania) emandako V. Carnegie saria jaso zuen.

1964
Espainian lehen aldiz egon zen erakusgai, Juana Mordó galerian (Madril). Biennale de Menton-en (Frantzia) parte hartu zuen.

1969
Espainiara itzuli zen eta familiaren La Peraleda etxean finkatu zen, San Lorenzo de El Escorialetik gertu.

1970
Erakusketa bat egin zuen La Chaux-de-Fonds-eko (Suitza) Museé des Beaux-Arts-en.

1981
Pol Bury-rekin batera, Danimarkako Kunst Museum-en erakutsi zituen lanak.

1982
Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion. Bienal de Escultura de Cáceres-en parte hartu zuen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
Palazuelo. Lan prozesua
2007ko martxoak 14 - 2007ko ekainak 3
Artea eta espazioa
2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22