Edukira zuzenean joan

Prego, Sergio

Donostia, 1969

Prego, Sergio

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Donostia, 1969

1969
Martxoaren 25ean jaio zen Donostian.

1992
Arte Ederretan lizentzia lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

1993
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen.

1995
Gipuzkoako Artista Berrien XXXVI. Lehiaketan bigarren saria lortu zuen Donostian eta accesita Eusko Jaurlaritzak esleitutako Gure Artea 1995 sariketan. New Yorkera joan zen bizitzera.

1996
Gure Artea 1996 sariketan hautatu zuten.

1998
New Yorken Vito Acconci-ren estudioan hasi zen lanean eta bertan egon zen 2002 arte. Tetsuo (Bound to Fail) bideoa estreinatu zuen; Consonnik ekoiztu zuen Artelekuren eta Canal Bizkaiaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin. Canal Bizkaian eman zuten. Instituto de la Juventudek (Injuve) antolatutako XIV Muestra de Arte Jovenen parte hartu zuen Madrilen. Bartzelonako Galería Antonio de Barnolan egon zen erakusgai.

2000
Gure Artea 2000 sariketan hautatua izan zen Tetsuo (Bound to Fail) bideoarengatik. Trasvases: artistas españoles en vídeo talde-erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa ondoren Limako Centro de Cultura Españolen, Buenos Airesko Museo de Arte Modernon eta Mexiko Hiriko Museo de Arte Carrillo Gilen izan zen.

2001
Haren lana Ofelias y Ulises. En torno al arte español contemporáneo erakusketan sartu zuten Veneziako XLIX Biennale di Venezia-ren Giudecca-ko Antichi Granei Pabiloian.

2002
Madrilgo Galería Soledad Lorenzon artistaren inguruko erakusketa inauguratu zen. Yesland, I am Here to Stay, 2001, bideoa erakutsi zuen Bartzelonako Fundació «la Caixa»ren Sala Montcadak antolatutako Pantalles i Projectors zikloan.

2003
Bi erakusketa inauguratu zituen: Winter Star, New Yorkeko Lombard-Freid Projects galerian, eta Sergio Prego, Madrilgo Galería Soledad Lorenzon. Veneziako L Biennale di Venezia-ren «Extra.50» sailerako Absolut Generations erakusketan parte hartu zuen, baita New Yorkeko P.S.1 Contemporary Art Center-en The Real Royal Trip erakusketan ere.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chacun à son goût
2007ko urriak 17 - 2008ko otsailak 1
Artea eta espazioa
2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15