Pérez Agirregoikoa, Juan
Biografía
Donostia, 1963
1963
Urriaren 11n jaio zen Donostian.
1987
Lehen bakarkako erakusketa Donostiako Okendo Kultur Etxean egin zuen.
1988
Arte Ederretan lizentzia lortu zuen pintura-espezialitatean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
1990
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Sorkuntzarako beka lortu zuen, baita 1991n eta 1992an ere.
1991
Parisko École National Supérieure des Beaux-Arts-en Diploma Nazionala lortu zuen. Parisen, Galerie Crime eta Galerie de la Grande Masse des Beaux-Arts galerietan erakutsi zituen lanak.
1992
Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa-n bigarren saria lortu zuen Donostian.
1993
Filosofia-ikasketak hasi zituen Paris VIII Unibertsitatean eta 1997an amaitu zituen. Fundación Cultural Banestoren beka lortu zuen.
1995
Arañitas cartesianas izenburupean Madrilgo Galería & Ediciones Ginkgon bakarka egin zuen erakusketa.
1997
Madrilgo Galería & Ediciones Ginkgon eta Buenos Airesko Galería Adriana Indiken jarri zituen erakusgai lanak. Bancaixaren Pintura, Eskultura eta Arte Digitaleko XXIV. saria lortu zuen pintura modalitatean.
1998
Bahía Blancako (Argentina) Museo de Arte Contemporáneon egin zuen erakusketa.
1999
Basauriko (Bizkaia) Arizko Dorretxean jarri zuen bere lana erakusgai. Artisten Bizilekurako beka lortu zuen Careyesen (Mexiko).
2000
Tenue pasión de lo real izenburupean egin zuen erakusketa Madrilgo Asociación Cultural Crucen.
2001
Faible passion du réel bakarkako erakusketa egin zuen Montreuil-eko (Frantzia) Dojo de Montreuil-en.
2003
Irvy-sur-Seine-ko (Frantzia) La Fênetre galerian erakutsi zituen lanak.
Parte hartutako erakusketak
- Chacun à son goût
- 2007ko urriak 17 - 2008ko otsailak 1