Edukira zuzenean joan

Pérez, Javier

Bilbo, 1968

Pérez, Javier

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bilbo, 1968

1968
Bilbon jaio zen.

1992
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa) eta garai hartan, ikasle-trukeari esker, Berlingo Karl Hofer Gesellschaft-en eta Parisko École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-en ikasi ahal izan zuen.

1993
Parisera joan zen École Nationale des Beaux-Arts-en master bat egitera. Bizkaiko Foru Aldundiak atzerrian arte-sorkuntza lantzeko beka eman zion.

1995
Parisko DRAC Île-de-France-k arte-sorkuntzarako laguntza eman zion eta Parisko Délégation aux Arts Plastiques-ek lehen bakarkako erakusketarako laguntza. Haren lana Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-en (Paris) Passions privées eta Musée d'Art de Joliette-n (Kanada) Traces de la dance erakusketetan jarri zuten erakusgai. Hurrengo urteetan landuko zuen Desaparecer dentro lanarekin hasi zen, artile gorriko tolesturaz osatutako bustoarekin hain zuzen.

1996
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Parisko Galerie Chantal Crousel-en. Bilboko La Fundición aretoan erakutsi zituen lanak. Parisko Rue des Jardins Saint-Paul-en aire zabalean eginiko Lieux recyclés erakusketan parte hartu zuen.

1997
Estancias izenburupean erakutsi zituen lanak Estrasburgoko (Frantzia) Musée d'Art Moderne et Contemporain-en. Doktore-tesirako proiektua onartu zuten: «Género e identidad sexual en el arte del siglo XX». Haren lana Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-ren (Paris) L'empreinte erakusketan sartu zen.

1998
Bi erakusketa egin zituen, bata Bilboko Rekalde Aretoan, eta bestea, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Espacio Uno delakoan. Helena Cabello eta Ana Carcellerrekin batera, Bartzelonako Fundació «la Caixa»ren Sala Montcadan erakutsi zituen lanak. Haren lana Skin/Shell talde-erakusketan egon zen erakusgai Jerusalemgo Israel Museum-en. Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea eta Radio Nacional de Españaren Ojo Crítico sariak jaso zituen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat
2000ko otsailak 1 - 2000ko maiatzak 7
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22