Edukira zuzenean joan

Sadaba, Ixone

Bilbo, 1977

Sadaba, Ixone

Sadaba, Ixone

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bilbo, 1977 | New Yorken bizi da eta bertan lan egiten du

1977
Apirilaren 17an jaio zen Bilbon.

1995
Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta bertan lortu zuen lizentzia 2000n.

1997
¡000002 murciélagos! lehen bakarkako erakusketa egin zuen Bilboko Mina Espazio aretoan.

2000
Confebasken (Bilbo) Leonardo da Vinci beka irabazi zuen.

2001
Madrilgo Antonio de Nebrija Unibertsitatean Arte-zuzendaritza publizitatean masterra egin zuen.

2002
Fundación Bilbao Arte Fundazioaren (Bilbo) beka lortu zuen. Siento EGO existoinstalazioa inauguratu zuen Madrilgo Centro de Arte EGOn. Oportoko Fundação Serralves-en Here and there instalazioa egin zuen, baita La mirada instalazioa ere Santanderreko Fundación Marcelino Botínen.

2003
Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. XXXIV Premio Laus de la Comunicación y el Diseño saria irabazi zuen eta Purificación García Argazki Lehiaketan finalista geratu zen. Bere lanak Andoaingo (Gipuzkoa) Centro Cultural Bastero Kulturgunean, Bilboko Espacio Abisalen eta Madrilgo Galería Fernando Pradillan jarri zituen erakusgai.

2004
Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastikoen beka jaso zuen. Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Ertibil sarirako eta Valentziako XXXII Premio Bancaixa de Pintura, Escultura y Arte Digital sarirako aukeratua izan zen. Gijóngo Altamira galerian eta Bilboko Espacio Marzanan eta Fundación Bilbao Arte Fundazioan jarri zituen bere lanak erakusgai. Haren lana Antirrealismos. Spanish Photomedia Now talde-erakusketan izan zen Australian Center for Photography-n (Sidney). Erakusketa, ondoren, Australiako —Hobart, Tasmania, Brisbane, Perth, Adelaida— eta Zeelanda Berriko —New Plymouth— hainbat hiritan izan zen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chacun à son goût
2007ko urriak 17 - 2008ko otsailak 1