Edukira zuzenean joan

Saura, Antonio

Huesca (Espainia), 1930 | Cuenca (Espainia), 1998

Saura, Antonio

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Huesca, 1930 | Cuenca, 1998

1930
Irailaren 22an jaio zen Huescan.

1943
Bost urtez mugiezinik egon zen tuberkulosi baten ondorioz.

1947
Pintatzen eta idazten hasi zen.

1950
Lehen bakarkako erakusketa Libros de Zaragoza liburu-dendan egin zuen.

1951
Programio testu poetikoa argitaratu zuen.

1952
Lehen erakusketa egin zuen Madrilen, Buchholz liburu-dendan.

1954
Parisera joan zen eta han surrealistak ezagutu zituen.

1956
Espainiako Liburutegi Nazionalak (Madril) haren lanaren inguruko erakusketa antologikoa egin zuen.

1957
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Parisen, Galerie Stadler-en. El Paso taldea sortu zuen, besteak beste, Rafael Canogar, Luis Feito eta Manuel Millares artistekin batera. Taldearen lehen erakusketa Madrilgo Buchholz liburu-dendan egin zen.

1958
Eduardo Chillidarekin eta Antoni Tàpiesekin batera, Veneziako XXIX Biennale diVenezia-n hartu zuen parte.

1959
Kassel-eko (Alemania) Documenta 2-n parte hartu zuen. El Paso taldeak erakusketa egin zuen Parisko Musée des Arts Décoratifs-en. Lehen grabatuak egin zituen. Espacio y gesto saiakera argitaratu zuen.

1960
Guggenheim International Award saria jaso zuen. Hainbat eskultura egin zituen. El Paso taldeak bi erakusketatan parte hartu zuen New Yorken: New Spanish Painting and Sculpture, Museum of Modern Art-en (MoMA), eta Before Picasso, after Miró, Solomon R. Guggenheim Museum-en. Apirilean taldea desegin zen.

1961
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen New Yorken, Pierre Matisse Gallery-n.

1963
Eindhoven-eko (Herbehereak) Stedelijk Van Abbemuseum-ek haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen eta ondoren, Rotterdameko Rotterdamsche Kunstring-en egon zen erakusgai.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
2012ko urtarrilak 31 - 2012ko irailak 2
Asmamenaren ildoa
2021ko ekainak 11 - 2022ko otsailak 6
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22