Edukira zuzenean joan

Solano, Susana

Barcelona (Espainia), 1946

Solano, Susana

Solano, Susana

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bartzelona, 1946

1946
Uztailaren 25ean jaio zen Bartzelonan.

1974
Universitat de Barcelonako Arte Ederretako Fakultatean eman zuen izena eta sei urteren ostean lizentzia lortu zuen.

1980
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Fundació Joan Mirón (Bartzelona). 1981 Eskolak ematen hasi zen Universitat de Barcelonako Arte Ederretako Fakultatean.

1983
Galería Cienton (Bartzelona) egin zuen erakusketa.

1985
Utsukushi-ga-Hara Open-Air Museum-en (Tokio) Special Prize saria jaso zuen.

1986
Madrilgo Galería Fernando Vijanden eta Valentziako Galería Charpan egin zuen erakusketa bana. Londresko Serpentine Galleryn egin zuen erakusketa Miquel Navarrorekin eta José María Siciliarekin batera. Amsterdameko Stedelijk Museum-en egin zen hamar artista gazteren inguruko Correspondance Europe erakusketan parte hartzeko aukeratu zuten.

1987
Madrilgo Galería Montenegron eta Bartzelonako Galería Maeghten jarri zituen bere lanak erakusgai. Bakarkako erakusketak lehen aldiz egin zituen atzerrian: CAPC - Musée d'art contemporain de Bordeaux-en (Bordele, Frantzia), Galerie des Arènes-en eta Chapelle des Jésuites-en (Nîmes, Frantzia), Galerie Maeght-Montrouge-n (Paris) eta Galleria Giorgio Persano-n (Turin). Kassel-eko (Alemania) Documenta 8-nparte hartu zuen. São Pauloko Bienal de São Paulo-n parte hartu zuen.

1988
Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Bonnefantenmuseum Maastricht-en (Maastricht, Herbehereak) eta Anthony Reynolds Gallery-n (Londres) egin zituen erakusketak. Jorge Oteizarekin batera, Veneziako XLIII Biennale di Venezia-ko Espainiaren Pabilioian egin zuen erakusketa. Pittsburgh-eko (Pennsylvania) Carnegie International-en parte hartu zuen.

1989
Städtisches Museum Abteiberg-en (Mönchengladbach, Alemania) egin zuen erakusketa eta bost pieza Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en (Smithsonian Institution, Washington) jarri zituen erakusgai. Chicagon ere egin zuen erakusketa, Donald Young Gallery-n. Haren lana Sol LeWitt-enarekin batera jarri zuten erakusgai Madrilgo Galería Marta Cerveran.

1990
Mala Galerija-n (Ljubljana, Eslovenia), Galería Luis Revengan (Madril), Galería Línean (Madril) eta Santomato-ko (Pistoia, Italia) Fattoria di Celle-n egin zituen erakusketak.

1991
San Francisco Museum of Modern Art-en (San Francisco), Domaine de Kerguéhennecen (Bignan, Frantzia) eta Galerie Daniel Lelong-en (Paris) egin zuen erakusketa. Haren lanak La mémoire de la liberté erakusketan sartu ziren, Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n (Paris).

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Artea eta espazioa
2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22