Edukira zuzenean joan

Torres, Francesc

Bartzelona, 1948

Torres, Francesc

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bartzelona, 1948

1948
Abuztuaren 10ean jaio zen Bartzelonan.

1967
Artista izateko erabakia hartu zuen eta Parisera joan zen. Han École des Beaux-Artseko eskoletara joan zen.

1968
Piotr Kowalski eskultorearen laguntzaile gisa aritu zen.

1970
Bartzelonara itzuli zen eta soldadutza egin behar izan zuen.

1972
Chicagora lekualdatu zen.

1973
Two Exercises lehen bakarkako erakusketa egin zuen Illinois Center-en (Chicago). Francis Parker School-en (Chicago) eta Evanston Arts Center-en (Evanston, Illinois) ere egin zituen erakusketak.

1974
New Yorkera joan zen bizitzera eta 2001 arte gelditu zen, bi urtez Berlinen bizi izan bazen ere. Madrilgo Galería Redorren jarri zituen bere lanak erakusgai.

1975
Almost Like Sleeping erakusketa egin zuen New Yorkeko Space Artists galerian. 112 Greene Street Gallery-n (New York) egin zuen erakusketa. Parisko Biennale de Paris-en parte hartu zuen.

1976
Erakusketak egin zituen Galerie St. Petri-n (Lund, Suedia), Galeria Akumulatory 2-n (Poznan, Polonia) eta Friedrichsfehn-eko (Ekialdeko Alemania) Arte Garaikidearen Institutuan. Veneziako XXXVII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.

1978
New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en Residual Regions erakusketa egin zuen.

1980
Residual Regions Los Angeles Institute of Contemporary Art-en (Kalifornia) egon zen erakusgai.

1981
New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek The Head of the Dragon atzera begirako erakusketa egin zuen.

1982
Cornell University-ren Herbert F. Johnson Museum of Art-en (Ithaca, New York) eta Elise Meyer Gallery-n (New York) jarri zituen lanak erakusgai. National Endowment for the Arts-ek (Washington) beka bat eman zion eta 1988an eta 1993an berriro jaso zuen.

1984
Erakusketa bana egin zuen Damon Brandt Gallery-n (New York) eta Sala Metrònomen (Bartzelona). When Boys Play Rough... bideoa New Yorkeko Times Square plazako kartel elektronikoan jarri zuten erakusgai.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
2012ko urtarrilak 31 - 2012ko irailak 2