Edukira zuzenean joan

Zuloaga Zabaleta, Ignacio

Eibar, 1870 | Madril, 1945

Zuloaga Zabaleta, Ignacio

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

XX. mendearen hasierako nazioarteko arte-kritikarien esanetan, garaiko margolari onenetakoa izan arren, Zuloagari atzerakuntza nazionala goresten zuela egotzi zioten Espainian. Bere prestakuntzak ez zuen inolako zerikusirik mundu akademikoarekin, Parisko zirkulu intelektualen eraginpean zegoen eta lotura estua zeukan 98ko Belaunaldiarekin. Hori guztiori dela eta, herri-kultura, XVII. mendeko Espainiako pintura eta Goyaren lana hartu zituen eredu. Eragin horien ondorioz, barneraketa psikologikoko lan adierazkorrak sortu zituen. Ezaugarri horiek, hain zuzen ere, bere estiloko faktore garrantzitsuenak izan ziren, ikuspegi erromantikoarekin eta betearazpenerako trebeziarekin batera.

Nolanahi ere, bere hastapen artistikoak hemeretzigarren mendeko korronteko margolarien artean garatu ziren. Horra hor Erroman zegoen José Echenagusía eta Parisen zegoen Henri Gervex. 1890eko hamarkadan, ordea, Frantziako hiriburuan garatu ziren, abangoardia artistikoarekin lotutako margolarien artean. Horra hor Edgar Degas, Eugéne Carrière eta Émile Bernard edo bere herrikideak ziren Santiago Rusiñol eta Francisco Durrio eskulturagilea.

Edonola ere, urteak joan, urteak etorri, Espainian zehar bidaia ugari egin ostean eta, batik bat, 1898an koloniak galtzean Espainian bizitako krisiaren ondoren, Zuloagaren ikuspegi artistikoak eta lanek pintura tradizionalerantz jo zuten, Espainiako barrokorantz, batez ere. Zuloagak ikusizko eta gai-arloko efektismo ahaltsua erabili zuen bere margolanetan, eta, bere irudikapen batzuk oso goratuak zirela eta atzealdeetan antzerki-jite handia antzematen zela kontuan hartuta, margolari kotizatu eta errespetatuenetakoa izan zen Atlantikoaren alde bietan; eta 1930eko hamarkadatik aurrera, sinbolo nazionala.

Parte hartutako erakusketak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
2016ko irailak 30 - 2017ko urtarrilak 8