Edukira zuzenean joan

Ragnar Kjartansson: bisitariak

Ragnar Kjartansson: Bisitariak

Izenburua:
Ragnar Kjartansson: Bisitariak
Erakusketa:
Ragnar Kjartansson: bisitariak
Gaiak:
Gizakia | Kolektibitatea
Artelan motak:
Bideoartea | Performance
Aipatutako artistak:
Kjartansson, Ragnar

Guggenheim Bilbao museoko Film & Video areto hau irudia mugimenduan darabilten lanei eta bideoarteari eskaini zaie. Areto hau joera horri eskaintzeak agerian jartzen du bideoarteak eta bideoinstalazioak azken hamarkadetako artearen garapenean eta gauzatzean izandako garrantzia.

Ragnar Kjartansson-en Bisitariak (The Visitors, 2012) kanal anitzeko bideo-instalazio bat da. Bederatzi proiekzio ditu eta horietan Rokeby izeneko etxe handian egindako musika--ekintza bat jasotzen da. etxe handi hori New Yorkeko estatuan dago, eta artista bertan izan da tarteka, denboraldi batez, 2007tik. Lan hau egiteko, lagun talde bat gonbidatu zuen Kjartansson-ek eta horien artean zeuden jaiotza-hiriko Reykjavik-eko musikari batzuk.

Lanaren izenburua Abba taldearen disko batetik hartu zuen eta letra Ásdís Sif Gunnarsdóttir-ek idatzitako poema batetik; musika-moldaketa davíð Þór Jónsson-ek artistarekin batera egin zuen. musikariak banan-banan grabatu zituzten eta, beraz, pantaila bakoitzean, batean izan ezik, partaide bat agertzen da, etxeko gela batean zein kanpoaldeko gune batean. Banakako ekintza horiek elkartzean performancea eraiki zuten eta taldeak, osorik, zentzua hartu zuen. Lana partaide bakoitzaren erretratu bat da, baina, aldi berean, baita taldearena ere.

Instalazioan sartzean —artistak “espiritual femenino nihilista” moduan deskribatu du—, honako esaldia entzun daiteke, abestiaren zati dena: “once again i fall into my feminine ways” (Berriro ere andrazkoen egiteko moduak azaleratu zaizkit).