Edukira zuzenean joan

Juan Muñoz. Atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Didaktika

Gune didaktiko honen helburua da Juan Muñoz-en lanaren zenbait alderdiren inguruko informazioa ematea. Horretarako lau interpretazio- edo ikuspuntu-gune proposatzen ditugu hainbat euskarriren, irudiren eta dokumenturen bidez:

Dualtasunak: aurkakoen mundua. Muñozek aurkakoen munduan bizi den gizaki garaikideaz duen kezka azaltzen du: zarata eta isiltasuna, jendetza eta bakardadea, egotea eta ez egotea, etxekotasuna eta arroztasuna, gelditasuna eta mugikortasuna.

Muñozen artistak: hausnarketak. Artearen Historiaren hainbat arotako, Errenazimendutik XX. mendera arteko, zenbait artistek eta lanek Muñozen lanean nola eragin duten eta Muñozen eta artista horien lanen artean zein antzekotasun dagoen azaltzen da, baita Muñozek aipatutako lan horiek nola interpretatu eta bere lanean barneratu zituen ere.

Soinudun artearen historia eta bilakaera laburra. Kronologia batek informazio orokorra eskainiko du soinuak eta arte plastikoek mendeetan zehar izan duten harremanaren eta arte horietan soinua nola erabili den gainean; horrela erakusketan dauden Juan Muñozen irrati-lanak beren testuinguruan kokatzen dira.

Miatu gabeko denborazkotasuna: hautematearen zeharreko ibilbidea. Artistak bere lanak etengabe berraztertzeko zuen gogoa azaltzen da; lanen eta inguratzen dituzten espazioaren arteko harremana berraztertu eta obrak era ezberdinean erakusten baitzituen beti.