Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Argazkigintza asmatzea

Egun Hippolyte Bayard eta Joseph Nicéphore Niépce artista frantsesek eta William Henry Fox Talbot artista ingelesak argazkigintza asmatu zutela jotzen da. Ezagutzen den lehenengo argazkia 1826koa da ziur asko eta Niépceren Le Gras landetxeko (Saint-Loup-de-Varennes, Frantzia) hirugarren solairuko leiho batetik ateratako irudia da. Niépcek ganbera ilun bat fokuratu zuen asfaltoz tratatutako 20 x 25 cm-ko orriari eta hura eguzkitan eduki zuen zortzi orduz. Niépce Louis-Jacques-Mandé Daguerre-kin, diorama asmatu zuenarekin, harremanetan jarri zen eta 1829an asmakizuna garatzeko eta merkaturatzeko elkarte bat osatu zuten. 1833an, Niépce hil zenean, baina, Daguerre oinordekoen zailtasunez baliatu eta prozedura berea zela aldarrikatu zuen; izan ere, egun prozedura horri dagerrotipia esaten diogu. 1838an Louis Daguerrek pertsona bat agertzen den lehenengo argazkia egin zuen Parisko Boulevard du Temple-n.