Edukira zuzenean joan

Angrand, Charles

Criquetot-sur-Ouville (Frantzia), 1854 | Rouen (Frantzia), 1926

Angrand, Charles

Angrand, Charles

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Charles Angrand-ek Rouengo Académie de Peinture et de Dessin-en egin zituen ikasketak, eta horko irakaskuntza zurrunaren kontra bihurtu zen; 1880ko hamarkadaren hasieran, inpresionismotik gertuko estiloa hartu zuen: pintzelkada definituz eta kolore disitiratsuz, paisaia naturalistak eta eguneroko bizitzako irudikapenak margotu zituen. Beste artista aurrerazale eta lagun intelektual askok bezala, Angrandek ezkerraren idealetan sinisten zuen, eta langileriaren alde egiten zuen. Herritar apalei buruzko bere kezkak areagotu egin zuen baserritarrak zereginetan irudikatzeko zeukan interesa.

1882an, Angrand Parisera lekualdatu zen, hiriko abangoardiako zirkuluetan sartu, eta hertsiki adiskidetu zen Georges Seuratekin, neoinpresionismoaren sortzailearekin. Jada 1887an, bere egin zuen puntillismoa, kolore bereizketaren azterketari eta haren efektu optikoari erreparatuz. Parisen ingurumarian, naturako paisaien estudioak eta eszenak egin zituen; sarritan, Seuratekin batera pintatu zuen La Grande Jatte uhartean. Seurat hiltzean, guztiz atsekabetu zen horregatik, eta conté lapitzen bidez marrazten hasi zen eta, geroago, ikatz-ziriz eta pastelez, bere adiskideak egin izan zuen bezala. 1896an, Saint-Laurent-en-Caux-era lekualdatu zen, Frantziako iparraldera. Garai hartan, amatasunaren gai intimoa aztertzeari eman zion: Amatasuna (Maternité, ca. 1896 – 99, 55. or.) lanean erretratua egin zien bere ezkonarreba eta ilobari. Ama argitzen eta iluntasun leunetik aterarazten duen argi eszenografikoak sinbolismoz janzten du marrazkia, eta horren arrazoia artistak joera horretako idazleekin zuen lotura izan daiteke. Normandian bakartuta bizitzea erabaki zuen arren, Angrandek marrazten jarraitu zuen (aldi batez, berriz ere pinturari heldu zion), baita beste artista batzuekin gutun elkartrukea izaten jarraitu ere bizi izan zen artean.

Parte hartutako erakusketak

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
2017ko maiatzak 12 - 2017ko irailak 17