Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Data:
2017ko maiatzak 12 - 2017ko irailak 17
Komisariotza:
Vivien Greene
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Paisaia | Hiri-eszenak | Introspekzioa
Mugimendu artistikoak:
Akzionismoa | Neoinpresionismoa | Sinbolismoa
Erakusketa birtuala:
https://parisfindesiecle.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Asaldura politikoak eta eraldaketa kulturalak astindutako garai eta tokia zen mende amaierako Paris; krisi ekonomiko luzeak eta gizarte-arazoek bultzatuta, ezkerreko talde erradikalak ugaldu egin ziren, eta horren eraginez, atzerakada kontserbadore batek zeharo hartu zuen Frantzia 1890eko hamarkadaren bukaeran. 1894an, anarkistek Sadi Carnot presidentea erahil zuten garaian, alsaziar eta judutar jatorriko Alfred Dreyfus ejerzituko ofiziala modu ilegalean kondenatu zuten traizioagatik: herrialdea zatitu zuen Dreyfus Aferaren hasiera izan zen. Gertakari horiek agerian utzi zuten Frantzia polarizatuta zegoela: burgesak eta bohemioak, kontserbadoreak eta erradikalak, katolikoak eta antiklerikalak, errepublikaren aurkakoak eta anarkistak.

Garai estu eta egongaitz hori hainbat mugimendu artistikoren testigu izan zen, eta mugimendu horiek, berriz, garaiaren alderdi desberdinen isla. 1880ko hamarkadaren bukaeran, artista belaunaldi berri bat agertu zen, besteak beste, neoinpresionistak, sinbolistak eta nabiak barne hartzen zituena. Haiek lantzen zituzten gaiek, ordea, oraindik jardunean zeuden aitzindari Inpresionisten berberak izaten jarraitu zuten, hein handi batean: paisaiak, hiri modernoa eta aisialdiko jarduerak; aitzitik, eszena horiek ikuspegi introspektibo eta fantastikoez lagunduta agertzen ziren, eta gai ezagun horiei heltzeko modua aldatu egin zen. Bizitza garaikidearen une galkor bat bete-betean atzitzeko abangoardiak zuen anbizioari beste helburu batek jarraitu zion: oraingoan, forman eta burutzean antinaturalak ziren eta kontu handiz eginda zeuden lanak ziren xede, eta ikuslearengan emozioak, sentsazioak eta aldaketa psikikoak eragitea zen obra horien asmoa. Artisten artean batzuetan jarrera kontraesankorrak zeuden arren, oihartzun unibertsala izango zuen artea sortzeko nahia partekatzen zuten, eta artista batzuk talde baten baino gehiagotan ibili ziren aldi berean. Orokorrean aztertuta, 1890eko hamarkada iskanbilatsuko estiloek estetika eta teoria filosofiko dibergente eta kolektiboz osatutako mapa konplexu bat taxutzen dute, eta bi menderen arteko garaia ezegonkortu zuten gertakariak irudikatzen dituzte.