Edukira zuzenean joan

Barceló, Miquel

Felanitx (Mallorca), 1957

Barceló, Miquel

Barceló, Miquel

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Felanitx, Mallorca, 1957

1957
Felanitxen (Mallorca) jaio zen urtarrilaren 8an.

1974
Palma Mallorcako Arte Eder eta Ofizioen Eskolan hasi zen. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galeria d'Art Picarolen (Cala d'Or, Mallorca).

1976
Taller Llunàtic taldeko kide izan zen. Museo de Mallorcan Cadaverina 15 erakusketa izan zuen.

1981
Espainiaren Pabilioian izan zen ikusgai XVI Bienal de São Paulon (São Paulo).

1982
Espainiaz kanpoko lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Toulous-eko Axe Art Actuel Galerian. Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n egon zen erakusgai.

1984
Zurich-eko Galerie Bruno Bischofberger-ekin hasi zen harremanetan. Haren lanak An International Survey of Recent Painting and Sculpture erakusketan egon ziren ikusgai New Yorkeko Museum of Modern Art (MoMA) museoan. Veneziako Biennale di Veneziako Aperto atalean ere izan zen, baita Terrae motus erakusketan ere (Villa Campolieto, Napoli).

1985
Bere lehenengo bakarkako erakusketa handia antolatu zuen CAPC-Musée d'Art Contemporaine de Bordeaux-ek (Bordel, Frantzia). Erakusketak Madrilgo Palacio de Velázquezera eta Bostongo Institute of Contemporary Artera bidaia egin zuen. Pittsburgheko Carnegie Internationalen ere erakusgai egon zen.

1986
Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Prospekt '86 erakusketan esku hartu zuen Frankfurten.

1988
Afrikara lehenengo aldiz bidaiatu zuen, eta Mali-n finkatu. Montreal-eko Musée d'Art Contemporain-en egin zuen erakusketa (Kanada).

1989
Haren lanak Primera Triennal de Dibuixen egon ziren erakusgai, Bartzelonako Fundació Joan Mirón. Karuizawako Museum of Modern Art-en egon zen erakusgai (Japonia), Spain Art Today erakusketan.

1991
Musée d'Art Contemporain de Nîmes-en egon zen erakusgai (Nîmes, Frantzia), baita Musée Cantonal des Beaux-Arts-en ere (Lausana, Suitza).

1993
Kunsthal Rotterdam-en egin zuen erakusketa (Rotterdam). Haren lanak Louvre Museoko Copier, créer : De Turner à Picasso erakustaldian ikusgai izan ziren (Paris). Trento-ko Civica Gallery of Modern Art-en egin zuen erakusketa (Italia).

1994
Londresko Whitechapel Art Gallery-k Miquel Barceló: 1984–1994 atzera begirako erakusketa egin zuen; hurrengo urtean, Valentziako Institut Valencià d'Art Moderneko (IVAM) Centre del Carmera eraman zuten.

1995
XLVI Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

1996
Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidoun egin zuen erakusketa, baita Galerie National Jeu de Paume-n ere (Paris).

1997
Ostende-ko Museum voor Moderne Kunst-en (Belgika) eta Buenos Airesko Centro Cultural Recoletan (Argentina) egon zen erakusgai. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.

1998
Miquel Barceló, 1987–1997 inauguratu zen Museu d'Art Contemporani de Barcelonan (MACBA).

1999
Paper gaineko lanei buruzko erakustaldi bat inauguratu zen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían (Madril) eta, gero, Granada, São Paulo, Montevideo eta Tel Avivera eraman zuten ibiltari. Museu d'Art Espanyol Contemporani – Fundación Joan Marchen, Palma Mallorcakoan, eta Museo de Bellas Artes de Asturiasen, Oviedon, egon zen erakusgai. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoko Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai.

2000
Parisko Musée d'Arts Décoratifsen egin zuen erakusketa.

2001
Londresko Timothy Taylor galerian egon zen erakusgai.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
Asmamenaren ildoa
2021ko ekainak 11 - 2022ko otsailak 6
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22