Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Data:
2019ko urtarrilak 1 - 2019ko abenduak 31
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea

Hasieratik, Guggenheim Bilbao Museoak artelan garrantzitsu eta esanguratsuko bilduma osatu du, XX. mendeko bigarren erditik hasi eta gaur egun artekoak. Funts hauek osatzen dituzten 130 lanen artean, batzuk garaikidetasunaren ikono direlako nabarmentzen dira. Obra hauek lehen aldiz erakutsi zirenean jendea ez zuten ez hotz eta ez bero utzi, baina, denbora pasa ahala, garrantzi handiagoa hartu dute, arte garaikidearen benetako erreferente bihurtuz. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketaren bitartez bisitariek hautaketa hau ikusi ahal izango dute, besteak beste lan hauek dituena: Mark Rothko-ren Titulurik gabea (1952–53) margolan argitsua eta Yves Klein-en Antropometria urdin handia (ANT 105) (ca. 1960), non artistak bere izenarekin patentatu zuen tonu urdin nahastezina nagusitzen den; Andy Warhol-ek behin eta berriz errepikatutako Marilyn Monroe-ren irudi ikonikoa —Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (1979)—; nahiz adierazkortasun boteretsua duen Robert Rauschenberg-en Gabarra (1962–63), eta Cy Twombly-ren Komodori buruzko bederatzi gogoeta (1963). Eskulturen atalean, eta nazioarteko testuinguruan kokatuak, Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza euskal maisuen piezak nabarmentzen dira. Anselm Kiefer eta Gerhard Richter alemanak, edo Clyfford Still eta Jean-Michel Basquiat estatubatuarrak dira Bildumaren obra azpimarragarrien aurkezpen honetan barne hartutako arte europarraren eta amerikarraren beste izen nagusi batzuk.