Edukira zuzenean joan

Bernad, Clemente

Iruñea (Nafarroa), 1963

Bernad, Clemente

Bernad, Clemente

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Iruñea, 1963

1963
Iruñean jaio zen maiatzaren 7an.

1985
Arte Ederren lizentziatura eskuratu zuen Argazkigintza, Zinema eta Bideoa espezialitatean Bartzelonako Unibertsitatean.

1986
Sorkuntza Artistikorako beka bat jaso zuen Nafarroako Gobernuaren eskutik. Koldo Chamorro argazkilariaren laguntzaile-lana utzi eta argazkilari independente lanetan bere karrera hastea erabaki zuen. Nafarroako Museoan jarri zituen erakusgai bere lanak.

1987
2001 arte Crónicas del País Vasco saila egin zuen eta, bertan, ibilaldi bat egiten zuen Euskal Herriko gatazka politikoaren gertaera historiko jakin batzuetatik. Jornalerossailari ekin zion jornalari andaluziarren talde baten nomadismoa, kolokatasuna eta sindikatu-borroka erakutsiz.

1992
Haren lana Open Spain/España abierta erakusketan egon zen Chicago-ko Columbia College-eko Museum of Contemporary Photography-n.

1994
Algeria hegoaldeko errefuxiatu-eremuetako emakume sahararrei buruzko Mujeres sin tierra erreportajearengatik Giza Eskubideen FotoPress saria eskuratu zuen. 1994 eta 1996 artean, Chiapasen lan egin zuen iraultza zapatistaren alde.

1996
Haren obra Les Petits Frères des Pauvres Frantziako elkartearen berrogeita hamargarren urteurrena dela-eta egindako Pauvres de nous erakustaldian egon zen ikusgai. Beste argazkilari entzutetsuenekin batera, haren argazkiek National Geographicek eta RBA Editoresek argitaratutako Conocer España irudikatu zuten.

1998
Obra Social Caja Ahorros Mediterráneok antolatutako Visión mediterránea. Doce fotógrafos y el Mediterráneo erakusketa ibiltarian esku hartu zuen.

1999
Haren lana Fotocarnaval 99 erakustaldian egon zen ikusgai Badajozeko Museo Extremeño e Iberoamericano de Arte Contemporáneo (MEIAC). Fábrica Editorialek Photobolsillo bildumako liburuki bat dedikatu zion; bildumaren bidez, Espainiako argazkigintza garaikideko izen garrantzitsuenak bildu nahi zituzten.

2000
Haren lana Fundació «la Caixa»k antolatutako Diarios íntimos erakusketan egon zen ikusgai eta, gero, Espainiako hainbat hiritatik ibiltari eramana izan zen.

2001
A tumba abierta egin zuen, kartzeletako baldintzen kontra protesta egiteko ezker muturreko turkiar presoen senitartekoek egindako gose-grebari buruzko erreportajea.

2002
Argentinako azken krisialdi ekonomikoa irudikatzen duen Canopus argitaratu zuen. Zarauzko Photomuseume-n Conflictos inauguratu zuen, bere erreportari grafiko lana laburbiltzen duen erakustaldia. Beste argazkilari ezagunekin batera, Una geografía: ocho viajes andaluces liburuaren irudiak jarri zituen (Editorial Planeta, Sevilla, 2002); 2009an erakusketa bihurtu zen proiektua eta Granadako Palacio Dar-al-Horra-n inauguratu zen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chacun à son goût
2007ko urriak 17 - 2008ko otsailak 1
Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
2010ko azaroak 6 - 2011ko martxoak 13