Edukira zuzenean joan

Boltanski, Christian

Paris (Frantzia), 1944

Boltanski, Christian

Boltanski, Christian

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Paris, 1944

1944
Irailaren 6an jaio zen Parisen.
Etorki judukoa, Frantzia naziek okupatu izanak lehenengo bizitza-urteak erasan zituen, familia ezkutatuta egon behar izan baitzen.

1958
Pinturan hasi zen, eskolatze arauturik eta arte-heziketa ofizialik gabeko haurtzaro baten ondoren. Lehenengo lanak gai historiko eta makabroen formatu figuratibo handiak dira.

1968
Pintura utzi zuen argazkigintzan lan egiteko, material-pieza txikiekin (adibidez, plastilina, objektu pertsonal eta posta-txartelekin), existentziari, denboraren iraganari, memoriari eta haurtzaroari berari buruzko hausnarketa egiteko. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen, La vie impossible de Christian Boltanski deitua, Parisko Théâtre le Ranelagh-en.

1969
Bere lehenengo liburuak argitaratu zituen: Recherche et présentation de tout ce qui reste de mon enfance, 1944–1950 eta Reconstitution d'un accident qui ne m'est pas encore arrivé et où j'ai trouvé la mort, biak ere Galerie Givaudan-ek argitaratuak (Paris).

1970
ARC/Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-en egon zen erakusgai (Paris).

1972
Kassel-eko (Alemania) Documenta 5en parte hartu zuen.

1973
Les inventaires erakustaldia egin zuen, hainbat tokitan ikusgai egondakoa: Staatliche Kunsthalle Baden-Baden (Baden-Baden), Israel Museum (Jerusalem), Museum of Modern Art (Oxford) eta, hurrengo urtean, Louisiana Museum for Moderne Kunst (Humlebaeken, Danimarka) eta Centre National d'Art Contemporainen (CNAC, Paris).

1975
A proposito del Mulino Stucky erakustaldian parte hartu zuen, Biennale Architettura di Venezian kokatuta (Venezia).

1976
Photographies couleurs, images modèles erakustaldia inauguratu zuen Musée national d'art modernen (Centre Georges Pompidou, Paris).

1977
Compositions sail ospetsua lantzen hasi zen.

1978
New Yorkeko P.S.1 Institute for Art and Urban Resources-en egon zen erakusgai (New York).

1980
Calais-eko Musée des Beaux-Arts-ek Christian Boltanski: Compositions erakusketa inauguratu zuen.

1984
Filme von Christian Boltanski erakustaldia Kunsthalle Bern-en inauguratuko da (Berna) eta Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-ra (Paris), Kunsthaus Zürichera (Zurich), Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-era (Baden-Baden) eta Bonner Kunstvereinera (Bonn) eraman zuten hurrenez hurren.

1986
Leçon des ténèbres erakustaldia inauguratu zuen Kunstverein München-en (Munich). XLII Biennal di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

1987
Kassel-eko (Alemania) Documenta 8n parte hartu zuen eta, bertan, holokaustoaren gaia landu zuen.

1988
El caso erakusketa egin zuen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n (Madril). Lessons of darkness erakustaldia AEBko eta Kanadako hainbat museotan eraman zuten ibiltari Museum of Contemporary Art-en hasita (Chicago, Illinois) eta The Power Plant-en (Toronto, Kanada) amaituta. Marian Goodman Gallery-n egon zen erakusgai (New York).

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
2010ko azaroak 6 - 2011ko martxoak 13
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22