
Chillida Juantegui, Eduardo
Biografía
Donostia, 1924 | Donostia, 2002
1924
Urtarrilaren 10ean jaio zen Donostian.
1943
Madrilera lekualdatu zen Madrilgo Unibertsitatean arkitektura ikasteko.
1947
Arkitektura ikasketak utzi zituen Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en marrazketa ikasteko.
José Martínez Repullésen eskultura-tailerrean lagundu zuen eta bere lehenengo eskulturak egin zituen bertan.
1948
Parisera lekualdatu zen, eta Pablo Palazuelo artistaren lagun egin.
1949
Parisko Salon de main parte hartu zuen.
1950
Les mains éblouies erakusketan parte hartu zuen Galerie Maeght-en (Paris). Pilar Belzuncerekin ezkondu zen.
1951
Gipuzkoara itzuli zen, eta Hernanin finkatu.
Brontzezko bere lehenengo pieza egin zuen.
1954
Lehenengo aldiz egin zuen Espainian bakarkako erakusketa bat, Madrilgo Galería Clan-en. Arantzazuko Amaren Basilikarako lau ate egin zituen (Oñati).
1955
Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna).
1956
Galerie Maeght-en egin zuen erakusketa (Paris).
1958
Veneziako XXIX Biennale di Venezian parte hartu zuen eta Eskulturaren Nazioarteko Sari Handia jaso zuen han. Haren lana Sculpture and Drawings from Seven Sculptors erakustaldian egon zen erakusgai Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York). Graham Foundation Award saria jaso zuen eta Graham Foundation-en egin zuen erakusketa (Chicago, Illinois).
1959
Kassel-eko (Alemania) Documenta 2n parte hartu zuen. Bere lehenengo ur-bortitzak, zurezko lehenengo piezak eta altzairuzko lehenengo lanak egin zituen.
1960
Kandinsky saria jaso zuen, «Art-Chronika» Cultural Fund-ek emanda. Alberto Giacometti eskultorearen lagun egin zen.
1961
Galerie Maeght-en egin zuen erakusketa (Paris).
1964
Eskulturako Carnegie saria jaso zuen Pittsburgh-en (Pensilvania).
1965
Londresko Tunnard Gallery-n eta Hannover-eko Kestnergesellschaft-en erakusketak.
1966
Houston-eko Museum of Fine Arts-ek haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Duisburgo-ko Wilhelm Lehmbruck Museum-en (Alemania) egon zen ikusgai eta, bertan, Wilhelm Lehmbruck saria eskuratu zuen. GAUR taldea sortu zuen hauekin batera: Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Amable Arias, Jose Luis Zumeta, Rafael Ruiz Balerdi eta Jose Antonio Sistiaga.
Parte hartutako erakusketak
- Chillida 1948-1998
- 1999ko apirilak 20 - 1999ko irailak 12
- ArkiEskultura
- 2005ko urriak 28 - 2006ko otsailak 19
- Chillidaren omenez
- 2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
- Artea eta espazioa
- 2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- 2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- 2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22