Edukira zuzenean joan

Chillida Juantegui, Gonzalo

Donostia, 1926 | Donostia, 2008

Chillida Juantegui, Gonzalo

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Donostia, 1926 | Donostian bizi da

1926
Donostian jaioa, 1926ko urtarrilaren 12an. Pedro Chillida-ren eta Carmen Juantegui Egurenen seme eta Eduardo Chillidaren anaia txikia

1951
Madrilgo Arte Ederretako Akademian ikasketak egin ondoren, Parisa joan zen eta 1953ra arte bizi izan zen bertan

1961
Arte Actual erakusketan parte hartu zuen, San Telmo Museoan, Donostian

1962 
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Donostiako Udalaren Erakusketa-Aretoan

1964 
Erakusketa bat egin zuen Galería Juana Mordó-n, Madrilen, eta Galería Grises-en, Bilbon

1966 
Mendibururekin, Amable-rekin, Oteizarekin, Basterrechearekin, Zumetarekin eta anaia Eduardo Chillidarekin batera, “Gaur” taldea sortu zuen. Taldearen lehenengo erakusketa Barandiaran galerian egin zuten, Donostian

1967 
Bakarkako erakusketa egin zuen SEN galerian, Madrilen

1969 
XII Festival Due Mundi-n parte hartu zuen, Palazzo Collicole-n, Spoleton

1970 
Hamaika litografia egin zituen Juan Ramón Jiménez-en Libro del Nuevo Mar libururako. Julián Marías-ek aurkeztu zuen SEN galerian, Madrilen

1971 
Erakusketa bat egin zuen Ikuska galerian, Donostian. Bere lana ikusgai egon zen El paisaje en la pintura española contemporánea erakusketan, Calouste Gulbenkian Fundazioan, Lisboan

1972 
Encuentros. Arte Vasco actual erakusketan parte hartu zuen, Nafarroako Museoan, Iruñean. Bere lana ikusgai egon zen Joan Miró-ri haren 80. urteurrenean egin zioten omenaldian, Sala Gaspar-en, Bartzelonan

1974 
Bakarkako erakusketa egin zuen Galería El Pez, Donostian

1977 
Arte Garaikidearen I. Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen, San José gazteluan, Lanzaroten

1978 
Bere lana ikusgai egon zen Euzkadi Margolaritzan erakusketan, Pragako Art Centrum-en inauguratutakoan. Ondoren, Varsoviako Unibertsitatearen Museoan ikusi ahal izan zen

1979 
Erakusketa bana egin zuen Theo galerian, Madrilen, eta Ederti galerian, Bilbon

1980 
Bakarkako erakusketa bana egin zuen Parke 15 galerian, Iruñean, eta Alga galerian, Donostian. Bere obra ikusgai egon zen La Trama del Arte Vasco erakusketan, Bilboko Arte Eder Museoan

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11