Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Gonzalo Chillida

Galder Reguera

Izenburua:
Gonzalo Chillida
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Gaur taldea
Artelan motak:
Litografia | Pintura
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | Chillida Juantegui, Gonzalo

Donostia, 1926 | Donostian bizi da

1926 Donostian jaioa, 1926ko urtarrilaren 12an. Pedro Chillida-ren eta Carmen Juantegui Egurenen seme eta Eduardo Chillidaren anaia txikia
1951 Madrilgo Arte Ederretako Akademian ikasketak egin ondoren, Parisa joan zen eta 1953ra arte bizi izan zen bertan
1961 Arte Actual erakusketan parte hartu zuen, San Telmo Museoan, Donostian
1962 Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Donostiako Udalaren Erakusketa-Aretoan
1964 Erakusketa bat egin zuen Galería Juana Mordó-n, Madrilen, eta Galería Grises-en, Bilbon
1966 Mendibururekin, Amable-rekin, Oteizarekin, Basterrechearekin, Zumetarekin eta anaia Eduardo Chillidarekin batera, “Gaur” taldea sortu zuen. Taldearen lehenengo erakusketa Barandiaran galerian egin zuten, Donostian
1967 Bakarkako erakusketa egin zuen SEN galerian, Madrilen
1969 XII Festival Due Mundi-n parte hartu zuen, Palazzo Collicole-n, Spoleton
1970 Hamaika litografia egin zituen Juan Ramón Jiménez-en Libro del Nuevo Mar libururako. Julián Marías-ek aurkeztu zuen SEN galerian, Madrilen
1971 Erakusketa bat egin zuen Ikuska galerian, Donostian. Bere lana ikusgai egon zen El paisaje en la pintura española contemporánea erakusketan, Calouste Gulbenkian Fundazioan, Lisboan
1972 Encuentros. Arte Vasco actual erakusketan parte hartu zuen, Nafarroako Museoan, Iruñean. Bere lana ikusgai egon zen Joan Miró-ri haren 80. urteurrenean egin zioten omenaldian, Sala Gaspar-en, Bartzelonan
1974 Bakarkako erakusketa egin zuen Galería El Pez, Donostian
1977 Arte Garaikidearen I. Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen, San José gazteluan, Lanzaroten
1978 Bere lana ikusgai egon zen Euzkadi Margolaritzan erakusketan, Pragako Art Centrum-en inauguratutakoan. Ondoren, Varsoviako Unibertsitatearen Museoan ikusi ahal izan zen
1979 Erakusketa bana egin zuen Theo galerian, Madrilen, eta Ederti galerian, Bilbon
1980 Bakarkako erakusketa bana egin zuen Parke 15 galerian, Iruñean, eta Alga galerian, Donostian. Bere obra ikusgai egon zen La Trama del Arte Vasco erakusketan, Bilboko Arte Eder Museoan
1981 Arteder, Arte Garaikidearen Azokan parte hartu zuen, Bilbon
1983 Bere lana ikusgai egon zen Autorretratos erakusketan, Arabako Probintzia Museoan
1985 Homenaje a Juana Mordó erakusketan parte hartu zuen, Círculo de Bellas Artes-en, Madrilen. Sari Berezia jaso zuen Donostiako I. Bienalean, San Telmo Museoan
1986 ARCOn parte hartu zuen, Madrilen
1990 Bilboko Arte Eder Museoak bere lanaren garrantzizko erakusketa egin zuen. Erakusketa bat egin zuen Fermín Echauri galerian, Iruñean
1991 Beste erakusketa bat egin zuen SEN galerian, Madrilen
1992 Erakusketa bat egin zuen Altxerri galerian, Donostian
1993 Bakarkako erakusketa egin zuen L. Ugarbe galerian, Gasteizen
1994 Erakusketa bat egin zuen Elvira González galerian, Madrilen
1996 Erakusketa bat egin zuen Londresen, Cynthia Bourne Gallery-n
1997 Erakusketa bat egin zuen DV galerian, Donostian
2001 Arte Ederretako Urrezko Domina jaso zuen Espainiako Erregearengandik
2004 La poética de Cuenca, 1964–2004 erakusketan parte hartu zuen, Centro Cultural de la Villa-n, Madrilen
2005 Bere lana ikusgai egon zen Obras maestras del s. XX en las colecciones del IVAM-en, Esteban Vicente Museoan, Segovian, eta Abstracciones-Figuraciones 1940–1975 erakusketan, Kubo Kutxa aretoan, Donostian

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]