Edukira zuzenean joan

Clemente, Francesco

Napoli (Italia), 1952

Clemente, Francesco

Clemente, Francesco

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Napoli, 1952

1952
Martxoaren 23an jaio zen Napoli-n familia aristokratiko batean.

1964
Hainbat poema argitaratu zituen Castelli di sabbia izenburupean.

1970
Erromara lekuadatu zen Università degli Studi di Roma-n arkitektura ikasteko.

1970
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Valle Giulia galerian (Erroma).

1972
Alighiero Boetti artista ezagutu zuen.

1973
Pierre Menard liburua argitaratu zuen, Jorge Luis Borgesen Pierre Menard: autor del Quijote saiakeran inspiratutako argazki-sorta batez osatuta. Indiara bidaiatu zuen lehenengo aldiz eta bertara itzuli zen behin eta berriz bere bizitza osoan, bertan denboraldi luzeak emanez.

1974
Alba Primiceri ezagutu zuen eta, gero, harekin ezkonduko zen. Afganistanera bidaiatu zuen Boetti-rekin.

1975
Bakarkako erakusketak egin zituen Erroma eta Turingo Gian Enzo Sperone galerian.

1977
Indian urtebete eman zuen; bertan, hindu-kultura eta hinduismo eta budismoaren erlijioak ikasten hasi zen (gerora, bere obran aztarna utziko zuen gertaera).

1978
Bere pinturetan ezagun bilakatutako ideogramak erabiltzen hasi zen.

1979
Teorikotzat Achille Bonito Oliva kritikaria zeukan «transabangoardia» delako mugimenduari lotu zitzaion Enzo Cucchi, Sandro Chia, Nicola De Maria eta Mimmo Paladino artistekin batera. Haiekin egin zituen erakustaldiak Galerie Paul Maenz-en (Kolonia).

1980
Veneziako XXXIX Biennale di Venezia azokan parte hartu zuen. Artistaren New Yorkeko lehenengo erakustaldia, Sperone Westwater Fischer galerian; bertan egin zituen erakusketak behin eta berriz hurrengo urteetan.

1981
Urte honetan eta hurrengoan, bere lehenengo mihise gaineko olio-pinturak egin zituen: The Fourteen Stations, Kalbarioan inpiratutako saila. New Yorkera lekualdatu zen, eta sanskritoa ikasten hasi. Francesco Clemente Pinxit argitaratu zuen eta, bertan, Jaipur eta Orissako miniaturagileek lagundu zioten. Museum van Hedendaagse Kunst-en egin zuen erakusketa (Gante, Belgika). Andy Warhol ezagutu zuen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Durero-tik Rauschenberg-era: marrazkiaren muina. Albertina eta Guggenheim Bildumetako maisulanak
1999ko martxoak 9 - 1999ko maiatzak 16
Clemente
2000ko otsailak 15 - 2000ko ekainak 4
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22