Edukira zuzenean joan

Cross, Henri-Edmond

Douai (Frantzia), 1856 | Saint-Clair (Frantzia), 1910

Cross, Henri-Edmond

Cross, Henri-Edmond

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Henri-Edmond Cross artista ingeles-frantsesa neoinpresionista nabarmen bat izan zen eta, haren obrak, Claude Moneten eraginpean (1883an ezagutu baitzuten elkar), argiz betetako paisaia naturalistetara jo zuen, kolore sorta gero eta distiratsuago batez. 1884an, beste sortzaile batzuekin batera, Artista Independenteen Elkartea sortu zuen Parisen eta, haren bitartez, neoinpresionistak eta haien lider Georges Seurat ezagutu zituen. 1891n, Seurat hil zen eta, urte horretan, Crossek bere egin zuen neoinpresionistek bere-berea zuten pintzelkada bakanen bitartez kolorea aplikatzeko teknika. Urte horretan, Paris utzi eta Frantzia hegoaldera alde egin zuen, kostaldeko Saint-Clair herri bero eta lasaira, baita bertan iraunkorki finkatu ere. Mediterraneoko paisaia argitsuek eman zioten behar zuen inspirazio iturria ikuspen harmoniatsu idilikoak eta landako eszena idealizatuak egiteko. Bere sorkuntzaren alderdi horretarako, zirikagarri izan zitzaion bere adiskide Paul Signacekin zuen dialogoa, Saint-Tropezetik hurbil bizi baitzen eta, bera bezala, sinismen anarkista irmokoa.

1890eko hamarkadaren erdialdera, Crossen pintzelkada puntillista aldatu egin zen: puntuak forma zabalagoak bilakatu ziren, eta bere margolanetan oinarrituz egindako estanpetara pasatzen zituen, ondorengoetan antzeman daitekeen bezala: Paseoa edo Zipresak (La Promenade ou Les Cyprès, 1897, 65. or.). Bere konposizioek jira egin zuten errealitatearen irudikapen ez hain mimetikoetara, ezaugarritzat hartuz kolore puru eta saturatuak, eta pintura fauvista baino justu aurreko aitzindariak bihurtu ziren. Itsas zakarra (La mer clapotante, ca. 1902 – 05, 66. or.), kostaren eta olatuen apar-ertzen koadratze asimetrikoaz, eta Le Cap Nègreko paisaia (Paysage avec Le Cap Nègre, 1906, 67. or.), ezaugarritzat hartuz lirismoa eta tonu biziak, horren adibide bikainak dira. Azaleraren biko dimentsioan jartzen duen indarra eta artelan hauen dekorazioko sentsibilitateak agerian jartzen dute Crossek japoniar grabatuei buruz zuen mirespena. 1903an eta 1908an, Crossek Italiara bidaiatu zuen, eta bere inpresioak akuareletan eta marrazkietan adierazi zituen. Signac bezala, Cross bere tailerrera itzultzen zen eta, han, zirriborroei heltzen zien, eta berriz lantzen zituen, margolan bihurtzeko.

Parte hartutako erakusketak

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
2017ko maiatzak 12 - 2017ko irailak 17