Edukira zuzenean joan

Cucchi, Enzo

Morro d’Alba, Ancona (Italia), 1949

Cucchi, Enzo

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Morro d’Alba, Ancona, Italia, 1949

1949
Azaroaren 14an jaio zen Morro d'Alba-n (Ancona, Italia). Haurtzaroan osaba-izebekin bizi zen, eta laguntzaile-lanetan aritu zen hainbat koadro- eta liburu-zahaberritzailerekin batera. Pinturan autodidakta hasi zen; jarduera hori, ordea, utzi egin zuen eta poesiarekin zaletu zen.

1976
Il veleno è stato sollevato e trasportato poema-liburua argitaratu zuen. Erromara bidaiatzen hasi zen, eta arte-jarduerari buruzko interesa berpiztu zitzaion. Achille Bonito Oliva kritikaria ezagutu zuen.

1977
Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galleria Luigi de Ambrogi-n (Milan). Marrazki-sail bat erakutsi zuen Incontri Internazionali d'Arte-n (Erroma).

1979
Harremanetan hasi zen Galleria Emilio Mazzoli-rekin (Modena, Italia). «Transabangoardia» deitutako mugimenduari lotu zitzaion Francesco Clemente, Sandro Chia, Nicola De Maria eta Mimmo Paladinorekin batera, Achille Bonito Oliva kritikaria teorialari zutela. XV. Bienal de São Paulon parte hartu zuen (São Paulo).

1980
Bakarka erakutsi zituen lanak Paul Maenz Galerian (Kolonia). Veneziako XXXIX Biennale di Venezia eta Parisko Biennale de Paris azoketan parte hartu zuen.

1981
Gian Enzo Sperone (Erroma), Sperone Westwater Fischer Gallery (New York) eta Bruno Bischofberger (Zurich) galerietan egin zituen erakusketak.

1982
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n eta Fourth Biennale of Sydneyn (Sydney) parte hartu zuen. Bakarkako erakusketa egin zuen Kunsthaus Zürich-en (Zurich).

1984
Institute of Contemporary Art-en erakutsi zituen lanak (Boston, Massachusetts).

1985
Enzo CucchiIl deserto della scultura erakustaldia inauguratu zen Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka). Halaber, Madrilgo Fundación Caja de Pensiones-en eta CAPC - Musée d'Art Contemporain de Bordeaux-en (Bordel, Frantzia) egin zituen erakusketak.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
2012ko urtarrilak 31 - 2012ko irailak 2
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22