Edukira zuzenean joan

Deacon, Richard

Bangor (Gales), 1949

Deacon, Richard

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bangor, Gales, 1949 | Londresen bizi da

1949 
Abuztuaren 15ean jaioa, Bangorren, Galesen

1968 
Somerset College of Art-en ikasi zuen, Tauntonen, eta bertan hurrengo urtera arte jarraitu zuen

1969 
Londresko St Martin’s School of Art-en sartu zen

1974 
Londresko Royal College of Art-en jarraitu zuen prestatzen, 1977ra arte

1977 
Chelsea School of Art-en sartu zen, eta urte hartan amaitu zuen bere prestakuntza akademikoa

1978 
Bakarkako lehenengo erakusketa The Gallery-n, Brixtonen, Londresen

1983 
São Pauloko Bienalean parte hartu zuen

1984 
Erakusketa bat egin zuen Londresko Riverside Studios-en

1985 
Erakusketa bat egin zuen Londresko Tate Gallery-n. Bere lana ikusgai egon zen Nouvelle Biennale de Paris-en, Parc de la Villette-n, Parisen

1987 
Turner saria irabazi zuen, Tate Gallery-n, Londresen. Bere azkeneko lanen erakusketa bat egin zuen Bonnefanten Museum-en, Maastrichten, Holandan, ondoren Luzernako Kunstmuseum-en, Madrilgo Fundación Caja de Pensiones-en eta Anberesko Museum van Hedendaagse Kunst-en ikusi ahal izan zena

1988 
Erakusketa ibiltari handia egin zuen Iparramerikatik, The Carnegie Museum of Art-en, Pittsburghen, St. Louis Art Museum-en, Museum of Contemporary Art-en, Los Angelesen, eta Art Gallery of Ontario, Toronton, ikusi ahal izan zena

1989 
Erakusketa bat egin zuen Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en

1990 
Between The Eyes lana instalatu zuen Torontoko Yonge Square International-en, Kanadan

1991 
Atzera begirako marrazki erakusketa egin zuen Mead Gallery-n, University of Warwick-en, Coventryn, Ingalaterran. Nobody Here But Us pieza instalatu zuen ASB Bank eraikinean, Auckland City-n, Zeelanda Berrian, eta Let’s Not Be Stupid, University of Warwick-en, Coventryn, Ingalaterran

1992 
Erakusketa bat egin zuen Museum der Stadt-en, Waiblingenen, Alemanian. Irakasle gonbidatu gisa sartu zen Londresko Chelsea School of Art-en. Frantziako Villeneuve d’Ascq-eko Musée d’Art Moderne-k Between Fiction And Fact bere lana instalatu zuen. Bere hiru pieza Alemaniako leku desberdinetan instalatu zituzten; Building From The Inside Krefeldeko Voltaplatz-en, This Is Not A Story Waiblingeneko Rathausplatz-en eta One Step, Two Step Nordhorneko Landspitz & Nieuwmarkt-en. Documenta 9-n parte hartu zuen, Kasselen

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11