Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Richard Deacon

Galder Reguera

Izenburua:
Richard Deacon
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Deacon, Richard

Bangor, Gales, 1949 | Londresen bizi da

1949 Abuztuaren 15ean jaioa, Bangorren, Galesen
1968 Somerset College of Art-en ikasi zuen, Tauntonen, eta bertan hurrengo urtera arte jarraitu zuen
1969 Londresko St Martin’s School of Art-en sartu zen
1974 Londresko Royal College of Art-en jarraitu zuen prestatzen, 1977ra arte
1977 Chelsea School of Art-en sartu zen, eta urte hartan amaitu zuen bere prestakuntza akademikoa
1978 Bakarkako lehenengo erakusketa The Gallery-n, Brixtonen, Londresen
1983 São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1984 Erakusketa bat egin zuen Londresko Riverside Studios-en
1985 Erakusketa bat egin zuen Londresko Tate Gallery-n. Bere lana ikusgai egon zen Nouvelle Biennale de Paris-en, Parc de la Villette-n, Parisen
1987 Turner saria irabazi zuen, Tate Gallery-n, Londresen. Bere azkeneko lanen erakusketa bat egin zuen Bonnefanten Museum-en, Maastrichten, Holandan, ondoren Luzernako Kunstmuseum-en, Madrilgo Fundación Caja de Pensiones-en eta Anberesko Museum van Hedendaagse Kunst-en ikusi ahal izan zena
1988 Erakusketa ibiltari handia egin zuen Iparramerikatik, The Carnegie Museum of Art-en, Pittsburghen, St. Louis Art Museum-en, Museum of Contemporary Art-en, Los Angelesen, eta Art Gallery of Ontario, Toronton, ikusi ahal izan zena
1989 Erakusketa bat egin zuen Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en
1990 Between The Eyes lana instalatu zuen Torontoko Yonge Square International-en, Kanadan
1991 Atzera begirako marrazki erakusketa egin zuen Mead Gallery-n, University of Warwick-en, Coventryn, Ingalaterran. Nobody Here But Us pieza instalatu zuen ASB Bank eraikinean, Auckland City-n, Zeelanda Berrian, eta Let’s Not Be Stupid, University of Warwick-en, Coventryn, Ingalaterran
1992 Erakusketa bat egin zuen Museum der Stadt-en, Waiblingenen, Alemanian. Irakasle gonbidatu gisa sartu zen Londresko Chelsea School of Art-en. Frantziako Villeneuve d’Ascq-eko Musée d’Art Moderne-k Between Fiction And Fact bere lana instalatu zuen. Bere hiru pieza Alemaniako leku desberdinetan instalatu zituzten; Building From The Inside Krefeldeko Voltaplatz-en, This Is Not A Story Waiblingeneko Rathausplatz-en eta One Step, Two Step Nordhorneko Landspitz & Nieuwmarkt-en. Documenta 9-n parte hartu zuen, Kasselen
1993 Eskultura-erakusketa bat egin zuen Kunstverein Hannover-en, Alemanian. Zeitweise lana Vienako Mexicoplatz-en instalatu zuen, Austrian
1994 Erakusketa bat egin zuen La Filature Espace Culturel-en, Mulhousen, Frantzian
1995 Irakasle gonbidatu gisa sartu zen Vienako Hochschule für Angewande Kunst-en. Robert Jakobsen saria jaso zuen, Museum Wurth-ek emana, Kunzelsaun, Alemanian
1996 Irakasle gisa sartu zen École Nationale Supérieure des Beaux Arts de Paris-en. Bere lanaren erakusketa garrantzitsua, Erdialdeko Amerika eta Hegoamerikako zenbait museotan ikusi ahal izan zena. Museo de Arte Contemporáneo de Caracas Sofía Imber-en (MACCSI) hasi zen eta ondoren Centro Wilfredo Lam-en, Habanan, Buenos Airesko Museo Nacional de Bellas Artes-en, Santiagoko Museo de Bellas Artes-en eta Mexiko Hiriko Museo Rufino Tamayo-n ikusi ahal izan zen. One Is Asleep, One Is Awake lana Tokyo International Forum Building-en instalatu zuten, Tokion, Japonian
1997 Frantziako Estatuak Chevalier des Arts et des Lettres izendatu zuen. Erakusketa bat egin zuen Musée Départementale de Rochechouart-en, Frantzian
1998 Royal Academician aukeratu zuen Londresko Royal Academy of Arts-ek
1999 Erakusketa bat egin zuen Liverpooleko Tate Galleryn. How Much Does Your Mind Weigh lana Millenium Dome-n instalatu zuten, Londresen
2001 Erakusketa bat egin zuen Dundee Contemporary Arts-en (DCA), Dundeen, Eskozian. Erakusketa bat egin zuen PS1 Institute for Art-en, New Yorken
2003 Erakusketa bat egin zuen Museum Ludwig-en, Kolonian, Alemanian. Erakusketa bat inauguratu zuen Centre Georges Pompidou-n, Parisen
2004 Bill Woodrowrekin batera erakusketa bat egin zuen New Art CentreSculpture Park & Gallery-n, Roche Courten, Salisburyn, Ingalaterran; Queluz Jauregi Nazionalean, Lisboan, Portugalen, eta 2005ean Yorkshire Sculpture Parken, Ingalaterran
2005 Erakusketa bat egin zuen Artium Zentro-Museoan, Gasteizen. Literaturako Doktoretza lortu zuen Leicesterreko Unibertsitatean, Ingalaterran

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]