Edukira zuzenean joan

Förg, Günther

Füssen (Alemania), 1952 | Friburgo (Alemania), 2013

Förg, Günther

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Füssen (Alemania), 1952 | Areusen bizi da (Suitza)

1952
Abenduaren 5ean jaioa, Füssenen, Alemanian

1973 
Municheko Akademie der Bildenden Künste-n hasi zen artea ikasten, eta bertan graduatu zen 1979an

1974 
Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen, 6 graue Bilder, Akademie der Bildenden Künste-ko erakusketa aretoan, Munichen

1977 
Beste erakusketa bat egin zuen Akademie der Bildenden Künste-n, Munichen

1980 
Erakusketa bat egin zuen Rüdiger Schöttle galerian, Munichen

1981 
Erakusketa bat egin zuen Galerie van Krimpen-en, Amsterdamen

1983 
Arkitekturen lehenengo argazki-saila egin zuen

1984 
Erakusketa bat egin zuen Kunstraum München-en, Munichen

1985 
Bere lana ikusgai egon zen Parisko Nouvelle Biennale-n. Erakusketa bat egin zuen Stedelijk Museumen, Amsterdamen, Jeff Wall argazkilariarekin batera

1986 
Erliebeak eta eskulturak egiten hasi zen brontzez. Erakusketa bat egin zuen Kunsthalle Bern-en, Bernan, La Monnaie Antzokian, Bruselan, eta Westfälischer Kunstverein-en, Munsterren. Mies van der Rohe beka eman zion Krefeld hiriak

1987 
Erakusketak egin zituen Museum Haus Lange-n, Krefelden, Alemanian, Haags Gemeentemuseum-en, Den Haagen, Holandan, eta Maison de la Culture et de la Communication de St. Etienne eta Centre d’Art La Criée de Rennes-en, Frantzian

1988 
Mural handi bat egin zuen Gemeentmuseum-eko eskaileran, Den Haagen. Bakarkako lehenengo erakusketa New Yorken, Luhring, Augustine & Hodes Gallery-n, lehendik taldeko erakusketetan egon izan zen galerian

1989 
Erakusketak egin zituen San Francisco Museum of Modern Art-en, Newport Harbor Art Museum-en, Newport Beachen, eta Milwaukee Art Museum-en, Milwaukeen. Günther Förg: The Complete Editions erakusketa inauguratu zen Museum Boijmans-van Beuningen-en, Rotterdamen, Holandan, ondoren Neue Galerie am Landesmuseum Joanneum-en, Grazen, Austrian, ikusi ahal izan zena

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
2012ko urtarrilak 31 - 2012ko irailak 2