Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Günther Förg

Galder Reguera

Izenburua:
Günther Förg
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Argazkia | Eskultura | Grabatua | Horma-pintura | Pintura
Aipatutako artistak:
Förg, Günther

Füssen (Alemania), 1952 | Areusen bizi da (Suitza)

1952 Abenduaren 5ean jaioa, Füssenen, Alemanian
1973 Municheko Akademie der Bildenden Künste-n hasi zen artea ikasten, eta bertan graduatu zen 1979an
1974 Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen, 6 graue Bilder, Akademie der Bildenden Künste-ko erakusketa aretoan, Munichen
1977 Beste erakusketa bat egin zuen Akademie der Bildenden Künste-n, Munichen
1980 Erakusketa bat egin zuen Rüdiger Schöttle galerian, Munichen
1981 Erakusketa bat egin zuen Galerie van Krimpen-en, Amsterdamen
1983 Arkitekturen lehenengo argazki-saila egin zuen
1984 Erakusketa bat egin zuen Kunstraum München-en, Munichen
1985 Bere lana ikusgai egon zen Parisko Nouvelle Biennale-n. Erakusketa bat egin zuen Stedelijk Museumen, Amsterdamen, Jeff Wall argazkilariarekin batera
1986 Erliebeak eta eskulturak egiten hasi zen brontzez. Erakusketa bat egin zuen Kunsthalle Bern-en, Bernan, La Monnaie Antzokian, Bruselan, eta Westfälischer Kunstverein-en, Munsterren. Mies van der Rohe beka eman zion Krefeld hiriak
1987 Erakusketak egin zituen Museum Haus Lange-n, Krefelden, Alemanian, Haags Gemeentemuseum-en, Den Haagen, Holandan, eta Maison de la Culture et de la Communication de St. Etienne eta Centre d’Art La Criée de Rennes-en, Frantzian
1988 Mural handi bat egin zuen Gemeentmuseum-eko eskaileran, Den Haagen. Bakarkako lehenengo erakusketa New Yorken, Luhring, Augustine & Hodes Gallery-n, lehendik taldeko erakusketetan egon izan zen galerian
1989 Erakusketak egin zituen San Francisco Museum of Modern Art-en, Newport Harbor Art Museum-en, Newport Beachen, eta Milwaukee Art Museum-en, Milwaukeen. Günther Förg: The Complete Editions erakusketa inauguratu zen Museum Boijmans-van Beuningen-en, Rotterdamen, Holandan, ondoren Neue Galerie am Landesmuseum Joanneum-en, Grazen, Austrian, ikusi ahal izan zena
1990 Monotypien 1989 erakusketa egin zuen Museum van Hedendaagse Kunst-en, Genten, Belgikan, ondoren Museum Fridericianum Kassel-en, eta Museum der Bildenden Künste Leipzig-en, Alemanian, ikusi ahal izan zena
1991 Mural bat aurkeztu zuen Museum für Moderne Kunst-en (MMK) inaugurazioan, Frankfurten. Erakusketa bat egin zuen Japonian, Tokioko Touko Museum of Contemporary Art-en eta Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en
1992 Pintura-irakasle gisa sartu zen Staatlichen Hochschule für Gestaltung-en, Karlsruhen. Eskultura-erakusketa egin zuen Kunstverein München-en, Munichen. Documenta 9-n parte hartu zuen, Kasselen
1993 Erakusketa bat egin zuen Musée Cantonal des Beaux Arts-en, Sionen, Suitzan. Azken hamar urteetako argazkien atzera begirakoa egin zuen Deutscher Werkbund, BDA Frankfurt/Main-en, eta Galerie der Stadt Stuttgart-en, Stuttgarten
1994 Grabatu-erakusketa egin zuen Kunstmuseum Bonnen, Bonnen, Druckgraphische Serien izenburupean
1995 Couplet 4 erakusketa inauguratu zen Stedelijk Museum-en, Amsterdamen, S.F. Mancoba, A. R. Penck, I. Huber eta J. Pollockekin batera. Moskura joan zen bidaian. Arkitektura Mosku saila aurkeztu zuen Galerie Max Hetzleren, Berlinen, eta ondoren Napolesen eta New Yorken ikusi ahal izan zen
1996 Wolfgang-Hahn saria eman zioten Gesellschaft für Moderne Kunst-ek eta Museum Ludwig-ek, urte hartan bertan erakusketa bat izan zuen museoan
1998 Bere lanak ikusgai egon ziren Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, ondoren Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM) ikusi ahal izan zen erakusketan. Erakusketa egin zuen Städtisches Museum Abteiberg-en, Mönchengladbachen, eta Museum for Moderne Kunst-en, Ishøjen, Danimarkan
1999 Erakusketa bat egin zuen Oldenburger Kunstvereinen, Oldenburgen, eta Kunstverein Mannheim-en. Pintura- eta diseinu-irakasle izendatu zuen Municheko Akademie der Bildenden Künste-k
2000 Kopenhageko Arken Museum of Modern Art-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa antolatu zuen. Erakusketa egin zuen Deutsche Guggenheim Berlin-en, Alemanian, eta Neues Museum Weserburg-en, Bremenen
2001 Azkenaldiko lanak ikusgai jarri zituen Kunsthaus Bregenz-en, Austrian
2002 Bauhaus-Architektur in Jerusalem und Tel Aviv erakusketa inauguratu zen Schiller-Museum-en, Weimarren
2003 Argazki-erakusketa egin zuen Tel Aviv Museum of Art-en, Tel Aviven, Israelen. Arkitektura Mosku saila ikusgai jarri zuen Gemeentemuseum Den Haag-en, Holandan
2004 Erakusketa bat egin zuen Städtische Kunsthalle-n, Museen der Stadt-en, Recklinghausenen, eta Internationales Kunstzentrum Ostbelgien-en (IKOB), Eupenen, Belgikan
2005 Erakusketa bat egin zuen Max Hetzler galerian, Berlinen, Alemanian

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]