Edukira zuzenean joan

Garmendia, Iñaki

Ordizia (Gipuzkoa), 1972

Garmendia, Iñaki

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Ordizia, Gipuzkoa, 1972

1972
Urriaren 9an jaio zen Ordizian (Gipuzkoa).

1991
Arte Ederretako ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

1995
Erasmus beka bat eskuratu zuen Bristolen, University of the West of England unibertsitateko Faculty of Art, Media & Design fakultatean, ikasteko. École d'arterakusketa inauguratu zuen Bordelen eta Ezkatoz Paristik erakusketa, berriz, Bilboko AEKn.

1996
Arte Ederretan, eskultura espezialitatean, lizentziatu zen UPV/EHUn.

1997
Iñaki Garmendia bakarkako erakusketa inauguratu zuen Ordiziako Barrena Kultur Etxean.

1998
Donostiako Artelekun ospatutako “Ángel Bados-Txomin Badiola tailerrean” parte hartu zuen. Multimedia eta irudi digitalari buruzko ikastaroa egin zuen Londresko Kingsway Collegean.

1999
Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat eskuratu zuen. Donostiako Arte Ekinbideak (DAE) taldeak antolatuta, Me voy a ir, me voy, estoy ido bakarkako erakusketa inauguratu zuen Donostiako Egia Kultur Etxean.

2001
Eusko Jaurlaritzako Ikus-entzunezko Produkziorako beka bat eskuratu zuen. DAEk antolatutako Superkongresua, encuentro entre creadores artísticos egitasmoan parte hartu zuen Donostiako Egia Kultur Etxean, eta baita Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutako Rock Radical Vasco, Certamen de artistas noveles izenekoan ere.

2002
Asier Mendizabalekin batera egindako Goierri konpeti bideoa estreinatu zuen Donostiako Kutxa aretoan. Hainbat erakusketetan parte hartu zuen: Taipeiko Bienalean, Ljubljanako Skuc Galerijan egindako Organisational Forms taldeko erakusketan eta Intervenciones TV: Festival de vídeo erakusketan Gasteizen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa
2013ko urriak 31 - 2014ko otsailak 16