Edukira zuzenean joan

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa
Data:
2013ko urriak 31 - 2014ko otsailak 16
Komisariotza:
Lucía Aguirre eta Álvaro Rodríguez Fominaya
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Artea eta historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/garmendia-maneros-salaberria-prozesua-eta-metodoa-artxibategitik-ez-lekura/

Historiaren dekonstrukzioa eta simulazioa erabiltzen dituzte Iñaki Garmendiak (Ordizia, 1972), Xabier Salaberriak (Donostia, 1969) eta Erlea Maneros Zabalak (Bilbo, 1977) artelanak egiteko. Estrategia horiez gain, artea jorratzeko berregite-, bereganatze- eta berrinterpretatze-prozesuez baliatzen dira. Erakusketa honetan, bere funtsezko asmo bati jarraiki, inguruko arte-giroa arakatuko du Guggenheim Bilbao Museoak, artegintza horren testuingurua azaltzeko.

Hiru egitura autonomoetan datza erakusketa; egiturok, halere, interdependenteak dira eta hiru egileen lana hartuko dute. Ezaugarri horri esker, hiruron lanak elkar elikatuko dute. Egitura bakoitzean artista banaren ibilbidea berraztertuko da, eta, gainera, artelan egin berriak ikusgai jarriko dira, erakusketarako bereziki sortutakoak.