Genovés, Juan
Biografía
Valentzia, 1930 | Madrilen bizi da
1930
Maiatzaren 31n jaioa, Valentzian
1936
Haur zela Espainiako Gerra Zibila bizi izan zuen
1943
Eskola utzi zuen familiaren negozioan laguntzeko
1944
Marrazketa eskolak jaso zituen gauez Industri Perituen Eskolan
1946
San Carlos Arte Ederreko Eskolan sartu zen
1951
Madrilera joan zen
1953
II. Bienal Hispanoamerikarrean parte hartu zuen, Habanan
1955
Lehenengo Saria jaso zuen Madrilgo XV. Salón del Círculo de Bellas Artes-en
1957
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Madrilen
1961
Fernando Mignoni, José Jardiel eta Gastón Orellana pintoreekin batera Grupo Hondo taldea sortu zuen. Parisko II. Bienalean parte hartu zuen. Bere lana ikusgai egon zen Contrast in Spanish Painting Today erakusketa ibiltarian, Tokio, San Francisco, New York eta Washingtonen ikusi ahal izan zena
1962
Veneziako 31. Bienalean parte hartu zuen
1963
Grupo Hondo desegin zen
1965
Bakarkako erakusketa egin zuen Madrilgo Liburutegi Nazionalean. São Pauloko VII. Bienalean parte hartu zuen
1966
Harremanetan hasi zen Marlborough galeriarekin. Erakusketa bat egin zuen Bilboko Arte Modernoko Museoan. Epaimahaiaren Ohorezko Saria jaso zuen Veneziako 33. Bienalean
1967
Urrezko Domina jaso zuen San Marinoko VI. Biennale Internazionale -n
1968
Stuart Cooperren A Test of Violence pelikula filmatu zuten, Genovésen lanean oinarritua
1969
Erakusketa bat egin zuen Marlborough galerian, Erroman, eta Tokio Gallery-n, Tokion
1970
Coltejer Bienalean parte hartu zuen, Medellinen, Kolonbian
1971
Erakusketa bat egin zuen Frankfurteko Kunstvereinen eta Berlingo Haus am Waldsee Museoan. Bere lana Artist as Adversary erakusketan egon zen ikusgai New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA)
Parte hartutako erakusketak
- Chillidaren omenez
- 2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11