Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Juan Genovés

Galder Reguera

Izenburua:
Juan Genovés
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Genovés, Juan

Valentzia, 1930 | Madrilen bizi da

1930 Maiatzaren 31n jaioa, Valentzian
1936 Haur zela Espainiako Gerra Zibila bizi izan zuen
1943 Eskola utzi zuen familiaren negozioan laguntzeko
1944 Marrazketa eskolak jaso zituen gauez Industri Perituen Eskolan
1946 San Carlos Arte Ederreko Eskolan sartu zen
1951 Madrilera joan zen
1953 II. Bienal Hispanoamerikarrean parte hartu zuen, Habanan
1955 Lehenengo Saria jaso zuen Madrilgo XV. Salón del Círculo de Bellas Artes-en
1957 Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Madrilen
1961 Fernando Mignoni, José Jardiel eta Gastón Orellana pintoreekin batera Grupo Hondo taldea sortu zuen. Parisko II. Bienalean parte hartu zuen. Bere lana ikusgai egon zen Contrast in Spanish Painting Today erakusketa ibiltarian, Tokio, San Francisco, New York eta Washingtonen ikusi ahal izan zena
1962 Veneziako 31. Bienalean parte hartu zuen
1963 Grupo Hondo desegin zen
1965 Bakarkako erakusketa egin zuen Madrilgo Liburutegi Nazionalean. São Pauloko VII. Bienalean parte hartu zuen
1966 Harremanetan hasi zen Marlborough galeriarekin. Erakusketa bat egin zuen Bilboko Arte Modernoko Museoan. Epaimahaiaren Ohorezko Saria jaso zuen Veneziako 33. Bienalean
1967 Urrezko Domina jaso zuen San Marinoko VI. Biennale Internazionale -n
1968 Stuart Cooperren A Test of Violence pelikula filmatu zuten, Genovésen lanean oinarritua
1969 Erakusketa bat egin zuen Marlborough galerian, Erroman, eta Tokio Gallery-n, Tokion
1970 Coltejer Bienalean parte hartu zuen, Medellinen, Kolonbian
1971 Erakusketa bat egin zuen Frankfurteko Kunstvereinen eta Berlingo Haus am Waldsee Museoan. Bere lana Artist as Adversary erakusketan egon zen ikusgai New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA)
1972 Erakusketa bat egin zuen Rotterdameko Musemum Boijmans van Beuningen-en, Bogotako Museo de Arte Moderno-n eta Stuttgarteko Württembergischer Kunstverein-en
1973 Londresera joan zen
1976 Vanguardia artística y realidad social erakusketan parte hartu zuen, Veneziako Bienalean
1982 Erakusketa bat egin zuen Caceresko Museo de Arte Contemporáneo-n
1983 Centro Cultural de la Villa de Madrid-ek bere lanaren lehenengo erakusketa antologikoa egin zuen
1985 Plastika-Arteen Sari Nazionala jaso zuen. Erakusketa bat egin zuen Albaceteko Museoan
1986 Habanako Bienalean parte hartu zuen
1989 Bere lana ikusgai egon zen Object and Concept erakusketan, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en
1991 Bere lanaren atzera begirako erakusketa ikusgai egon zen Fundación Caixa Galicia-n, Coruñan, Unicaja-ren José María Fernández aretoan, Malagan, eta San Telmo Museoan, Donostian
1993 Valentziako Institut Valencià d’Art Modern-ek (IVAM) bere lanaren erakusketa antologikoa egin zuen
1994 Erakusketa bat egin zuen Fundación Marcelino Botínen, Santanderren
1999 Bere lanaren erakusketa ibiltaria egin zuten Hegoamerikan zehar. Leku hauetan egon zen: Museo de Bellas Artes de Buenos Aires, Argentina, Museo Nacional de Artes Visuales de Montevideo, Uruguai, Museo de Arte de Lima, Peru, Centro Wifredo Lam, Habana, Kuba, eta azkenik, hurrengo urtean, Museo de Arte Contemporaneo Sofia Imber, Caracas, Venezuela
2000 Erakusketa bat egin zuen Miami Art Museum-en, Miamin
2002 Erakusketa bat egin zuen Museo de Arte Modernon, Mexikon. Premi de les Arts Plàstiques saria eman zion Valentziako Generalitatek
2003 Erakusketa bat egin zuen Centro Cultural Isabel de Farnesio-n, Aranjuezen, Sueños y Secuencias izenburupean. El Abrazo eskultura instalatu zuten, 1977an ultraeskuineko talde batek Atochan hil zituen abokatuen oroimenez, Antón Martín plazan. Madrilgo Udala
2005 Genovés. Pintures, dibuixos i escultures (1994–2004) erakusketa inauguratu zen Centro Cultural Bancaja-n, Valentzian. Arte Ederretako Urrezko Domina eman zion Espainiako Estatuak

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]